Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-04 -- 2078.zenb

Etologia

Joxerra Aizpurua

'Nyctalus lasiopterus' saguzar erraldoia

Gautxorien inguruan makina bat film, gehienak beldurgarriak, egin izan dira. Antza, gautxori mota batzuek txoriengan ere beldurra sortzeko arrazoiak badaude Europako zientzialari talde batek egindako ikerketa baten arabera.
 
2001. urtean sortu zen susmoa, ikerlari espainiar batzuek txorien lumak topatu zituztenean gau saguzar erraldoiaren (Nyctalus lasiopterus) habian. Lehen ustearen arabera, lumak ausaz azaldu zirela zabaldu zen, hau da, txori migratzaileen eremuetatik saguzarrak igarotzean airean zeuden lumak euren gorputzean itsatsi eta habiraino eraman zituztela nahi gabe. Hala ere, ikerlari gutxi batzuek adierazi zuten saguzarrak haragijaleak ere bazirela eta habian topatutako lumak harrapatutako txorienak zirela.
 
Urteetan iritzi kontrajarriak sortu ditu afera honek eta kontua argitzeko ahaleginak traba latza zuen gainera: nola detektatu edo grabatu gauez eta gainera airean bizi diren animalien ohiturak?

guztia irakurri

Osasuna

Jabier Agirre

Espainiako Pneumologia eta Kirurgia Torazikoko Elkarteak ohartarazi duenez, pneumonia kasuak ugaritu egin dira (1.000 biztanleko 3tik 14ra kasu gertatzen omen dira), eta proportzioa igo egiten da 65 urtetik gorako populazioan (50 kasu izateraino).
 
Iturri horrek adierazi duenez, pneumoniak pazienteen % 20-50 ospitalean ingresatzea ekarriko luke. Zoritxarrez ordea askotan gaixotasuna antzeman ere ez da egiten, “pazienteak ez direlako kontziente gaitzak jota daudela; eta ez direlako medikuaren edo espezialistaren kontsultara joaten”. Estatistika fidagarrien arabera, pneumoniak 20 heriotza baino gehiago eragingo ditu 100.000 biztanleko, gurea bezalako gizarte “aurreratu” batean, betiere populazio osoari begira, hau da, adin-talde guztiak kontuan hartuta. Izan ere, pneumonia baita infekzioagatiko aurreneko heriotza-kausa, eta zazpigarren lekua hartzen du diagnostiko anitzeko heriotzen artean.

guztia irakurri

Landareak

Jakoba Errekondo

Austrian bada PKS, Pitagoras-Kepler Eskola, bi filosofo-zientzialari harmonikoen omenez izen hori daramana. Walter Schaubergerrek sortua, aita Viktorrek abiatutako ikerketak eta hauen lorpenak jarraipena eta zabalkundea izan zezaten. Viktor (1885-1958) baso ingeniari eta asmatzaile izan zen eta basogintza, nekazaritza, hidrologia, uraren biziberritzea, energia askeak, etab. ikertu zituen. Ingeniari adiskideek, bere asmazioak eta proposamenak ulertzeko motz, zorotzat jo eta eroetxe batean garai bat pasarazi zioten.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan