2007-03-04 -- 2078.zenb
Erlojurik gabeko denboraldia da erretiroa. Ikasketei ekiteko parada ezin hobea, lan mundutik erretiratu diren batzuentzat. Bizitzea ikastea bada, ez da inoiz berandu. Denbora librea ikasten igaro nahi duenarentzat hona hemen bi aukera: herrietako esperientzia eskolak eta unibertsitateko Esperientzia Gelak.
Badira bost urte Gipuzkoan Goierri Urola Garaiko Esperientzia Eskola abian jarri zutela. Berau izan dugu herri ugaritan ireki dituzten mota honetako ikastetxeen eredu. 50 urtetik gorako lagunei zuzenduta dago eta parte hartzeko ez da titulurik behar. Aski dira jakin-mina, ikasteko gogoa eta norberaren esperientziak gela-kideekin partekatzeko nahia izatea. Goierri eta Urola Garaiko adineko pertsonei gizartean positiboki eragin ahal izateko baliabideak eskaintzen zaizkie eta baita kultura eta ezagutza maila hobetzeko parada ere. Guztira 110 ikasle pasatu dira Esperientzia Eskolatik, eta aurten, 2006-2007 ikasturtean, 16 pertsona ari dira ikasten bertan.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa