Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2007-03-04 -- 2078.zenb

Jon Abril

Mikel Asurmendi

Jon Abril

(Bera, 1975). Kazetaritzan eta herri mugimenduan aritua. Aralarreko koordinatzaileordea eta Berako alkateordea da: “Udal kudeaketa esker onekoa da, polita, baina gogorra ere bai. Beran eta Nafarroan, oro har, ogasun arazoen ondorioz udalen egoera ekonomikoa txarra da. Politika nahi bezala garatu ahal ez izateak herritarrekin konfrontazioa sortzen du batzuetan, eta gogorra da hori” adierazi digu. Maiatzeko udal eta foru hauteskundeaz jardun dugu bereziki: NaBai-z eta EB-Berdeak-Aralar koalizioaz. Normalizazio politikoaz ere ikuspuntu interesgarriak eskaini dizkigu.
 
Ez zaio samurra izan ia lau urteko udalgintza Jon Abrili, gustura dago haatik: “Kritika politikoa jasotzea normala eta beharrezkoa da. Gogorrena, adibidez, herritarrek –auzokoek eta lagunek– egindako eskaerak ukatzea da. Bakoitzak berea ikusten du, baina udal funtzionamendua barnetik ezagututa bestela ikusten da”.
 
Kanpaina gogorra jaso zuen hasieran Jon Abrilek ezker abertzalearengandik, Aralarren aurka bereziki eta bere kontra ere bai: “Denboraren poderioz giza harremanen parte bezala hartzen duzu politikagintza. Egoera normalduz doa poliki-poliki, hala ere”. Ibilbide horretan Kotto herrikide presoaren heriotza ezagutu zuten beratarrek: “Horrelako egoerak mikatzak dira, baina Beran ‘ongi’ moldatu ginen une mingarri hartan”.

guztia irakurri

Europaren energia politika

Daniel Udalaitz

Garoñako zentral nuklearra

Martxoaren 8 eta 9an eztabaidatuko dute Europar Batasuneko gobernuburuek planetaren berotzeari eta europar kontinentearen energia mendekotasunari aurre egiteko garatu beharko den energia politika bateratua. Energia berriztagarriak sustatzearen aldeko apustua egin arren, energia nuklearrari ere keinua egin zaio eta sortu da berriz ere eztabaida.

Hitzordu honetaz gain, energia nuklearrari dagokionez garrantzitsua da Europako Batzordeak zabaldu zuen “Europarentzako energia politika” izeneko agiri estrategikoa. Bertan, alde batetik energia berriztagarriak sustatzen dira, baina beste aldetik energia nuklearraren garapenaren aldeko keinua egiten da. Hain zuzen ere, keinu horrek poza sortu du nuklearren aldeko eta presio taldeen artean eta beste behin ere energia nuklearraren inguruko eztabaida piztu da europar nahiz euskal gizartean. Talde ekologista askok, bestalde, energia mota horren aurkako argudioak berretsi dituzte.

guztia irakurri

Berbalaguna

Maider Beldarrain

Berbalagunak

Euskara hitz egiteko aukerarik ezean, sortu zen Berbalaguna (Mintzalaguna, Mintzakide izenak ere baditu) egitasmoa. Euskara ikasten ari direnek euskaldun zaharrekin hitz egiteko aukera izan dezaten. Zenbaitzuk, Lea-Artibaiko Berbalagunak kasurako, euskaldun zaharron falta nabari dute. Dirudienez, euskaldunak onak gara garrasi egiten edozein injustiziaren aurrean, aldiz, horrelako ekintza txikietan ez dugu behar adina oihu egiten. Jakin badakigu, ordea, eguneroko ekintza txikiek hobetu dezaketela euskararen egoera.
 
Lea-Artibai Euskal Herriko  eskualde euskaldunena dela maiz  entzun behar izan dute eskualde honetako AEK-ko arduradunek. Euren erantzuna ordea, bestelakoa da: “Berbalaguna egitasmoa aurreko urteko maiatzean abian jarri genuenetik gabiltza euskaldun zaharren premian. Batzuek uste dute Lea-Artibai (Bizkaia) bailara euskalduna izanik, ezer gutxi dagoela egiteko, uste dugu euskara salbu dagoela. Oker dabil hori dioena...”.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan