2007-03-04 -- 2078.zenb
Tenakomakah, 1607. John Smith kapitain ingelesa eta Pocahontasek, geroago Virginiako estatua izango zen Tenakomakah lurraldeko agintariaren alabak, elkar ezagutu zuten.
Fikzioak behin eta berriro jaso du kolonizatzailearen eta printzesa indiarraren arteko harremana. Azkena, 2005eko The New World filma izan da. Filmaren zuzendari Terrence Malickek, bere lanari errealismoa erantsi nahian, filmeko indiarrek euren hizkuntzan hitz egitea nahi zuen. Lurralde hartako jatorrizko biztanleak algonkinoak ziren (duela aste batzuk esan genuenez, Manhattango uhartea huskeria batzuen truke saldu zuten haiek bezala). Baina algonkinoen hizkuntza aspaldi desagertu zen.
Beste esparruak AEBetako Kongresuak lege berria onartu du II. Mundu Gerrako hamar kontzentrazio esparru zaharberritu eta ikertzeko. 1942an, Roosevelt presidenteak jatorri japoniarreko estatubatuarrei AEBetako mendebaldeko kostan bizitzea debekatu zien. Ondorioz 120.000 pertsona soldaduen zainpeko esparrutan sartu zituzten (irudian, horietako bat). Azken esparrua 1946an itxi zuten. Arizona, Arkansas, California, Colorado, Idaho, Utah eta Wyoming estatuetan daude errestauratu behar dituzten esparruak. Doris Mitsui kongresista demokrataren esanetan, “berriro gertatu behar ez duenaren memoria gordetzeko” balio behar du ekimen honek. Mitsui 1944an jaio zen Potson-eko esparruan (Arizona).
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa