2007-03-04 -- 2078.zenb
Gauza jakina da lurralde garatuen gaur egungo sistema supersonikoa, azkarra eta ase ezina dela biztanlegoaren gehiengoarentzat –guztientzat?–. Baina, ba al dago alternatibarik honen aurrean? Honen inguruan asko eta sakonean eztabaidatu dezakegu.
Artikulu honetan Slow mugimenduari erreparatuko diogu soilik. Honen arabera, presa alde batera utzi beharko litzateke eta denboraz gozatzea izan beharko luke geure bizitzen ardatzak, betiere, ahal den heinean. Mugimendu honen adibide dira azkenaldi honetan modan jarri diren hurbileko slow cities edota slow food bezalakoak. Horrela bada, ikuspegi hauetatik geldotasunaren edertasuna eta beharra bezalako elementuak azpimarratzen dira, gizarte eta pertsonen garapenerako mantsotasuna ezinbesteko osagaia dela defendatzen delarik.
Destino petrala euskaldun iritzi-emailearena. Lau hilabetero baino ez naiz orriotara gerturatzen eta gaia aukeratzeko orduan buruhaustea izaten dut beti: “Zentsuraz hitz egingo dut berriz?”. Pertsiana hautsia duen leihoa dakarkit gogora. Alegia, goizero esnatu eta ez gora ez behera, trabatuta dagoen pertsianaren kasua. Halakoetan konponketa atzeratzen saiatzen gara, azken batean badaude leiho gehiago. Baina badakigu inoiz heldu beharko diogula gai horri eta behingoz aurre egin, konpondu.
Oleguer futbolariari gertatutakoa izan dut pizgarri. Jakina da Espainiako kirol-prentsa ez dela sekula politika aferetan sartzen: “aktoreak” “futbola horrelakoa da, lo que diga el míster” eta halako pitokeriak esatetik ateratzen ez diren bitartean, noski.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa