2007-03-04 -- 2078.zenb
Ez dago esan beharrik, mota honetako ekitaldi bat ez dela inondik ere artea ikusi edo arteaz gozatzeko lekurik aproposena. Batetik, handiegia delako eta gauza ezberdin gehiegi daudelako aukeran. Bestetik, azoka bat izaki eta ez erakusketa, artelanak testuingururik gabe aurkezten direlako, bata bestearen jarraian elkarren artean inolako loturarik gabe, eta azkenik –nahiz eta arrazoi gehiago ere egongo diren, noski– izugarrizko jendetza batzen delako bertan eta buru eta gorputz artetik, eta ingurukoen argazki kameren flashek itsututa, zaila gertatzen delako ezerekin gozatzea.
Arcoko bisitaria gainditu egiten du bertako artelan pilaketak eta aniztasunak, baina arteaz haragoko galdera interesgarriak ere etortzen dira gogora, halabeharrez. Arte garaikideko museoek eta zer esanik ez galeriek, doan izanda ere, ia inor erakartzen ez badute, askok arte garaikidea elitista, ulergaitza eta are adar-jotzea dela badiote, nola uler liteke Arcok hainbesteko jendetza batzea, are gehiago, sarrerak 30 euro balio duela kontuan hartuta? Artearekiko jakin-minak bultzatuta mugitzen al da jende uholde hori? Asko bai, baina ez guztiak, ezta gutxiago ere! Komunikabideek, azokaren antolakuntzak bultzatuta, ikuskizun mediatiko bilakatu dute Arco, ia astebetez lehen mailako berria da, egunkari, irrati eta telebistako programa askotan, eta jendeak zer den jakin nahi du, bertan egon nahi du, egon egin behar delako.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa