2007-03-04 -- 2078.zenb
Arcok, Madrilgo arte garaikideko azokak, baditu berezi egiten duten ezaugarri batzuk: azoka izan arren eta, beraz, helburu nagusia salerosketa izan arren, hori ez da inolaz ere helburu bakarra. Arco gertakari soziala ere bada, jende andana (arte munduko adituak, arte zaleak, politikariak, ikasleak, interes berezirik izan ez arren kuriositateak jota inguratzen direnak, eta abar) biltzen duen ikuskizuna. Zenbakitan, ekitaldi gutxi iristen dira Arcoren kopuruetara: 7 milioi euroko aurrekontua, guztira 230.000 bisitari inguru azokak iraun duen 6 egunetan, 29 estatutatik inguratutako 271 galeria, 3.000 artista ingururen artelanak eta salerosketetan mugitutako dirua... auskalo! Antolatzaileen hitzetan, sekula baino gehiago.
Otsailaren 14tik 19ra ospatu zen Madrilgo erakusketa azokan ARCO, arte garaikideko azoka. Aurten 26. urtea zuen eta, mende laurden beteta, berrikuntza batzuk ere bazekartzan berekin, besteak beste, zuzendari berria: Lourdes Fernandez donostiarra. Antza, nahiko ongi ekin dio lan berriari eta behin aurtengo lana bukatuta datorren urteko azokan pentsatzen ari omen da jada.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1