Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-25 -- 2077.zenb

Utikan Euskadi Sariak manifestua aurkeztu dute

Jon Torner / Gorka Bereziartua

argazkia

Joan den ostiralean hogeita hamar idazle inguruk izenpetutako Utikan Euskadi Sariak manifestua aurkeztu zuten Donostiako Boulevardeko kioskoan. Manifestu horren bidez sinatzaileek Euskadi Sarietan parte hartzeari uko egin diote.
 
Txillardegi, Josu Landa, Edorta Jimenez, Xabier Mendiguren Elizegi, Julen Gabiria, Iñigo Aranbarri, Koldo Izagirre, Lander Garro, Jon Alonso, Eider Rodriguez eta Markos Zapiain dira, batzuk aipatzearren, manifestuarekin bat egin dutenak. Gainera idazle eta itzultzaileek beren atxikipena adierazteko web gune bat jarri dute martxan, www.utikan.com helbidean.

Euskadi Sarietan beren lanak aurkezteari uko egin dioten idazleek hainbat arrazoi eman dituzte erabaki hori azaltzeko. Besteak beste “sarion helburua ez dela literatur kalitatearen gaineko ebazpen zintzoa ematea” uste dute dokumentua izenpetu dutenek. “Aginteari otzana zaion jardun intelektual eta literario bat sortzea” leporatu diote sinatzaileek sari horiei, horretarako “antolamendu instituzionaletan behin eta berriz ageri den literatur aditu multzoaz eta zenbait erakunde gremialen dependentziaz” baliatuz.
 
Horrekin batera, Jon Alonsok argiako Urtekarian salatutakoaren haritik, “zenbait teknikari, kritikari eta epai-mahaikok osatzen duten literatur sistema kudeatzen duen multzo horrek, irregulartasunak egin eta ontzat ematerainoko jokabidea erakutsi” izana txarretsi dute manifestua izenpetu dutenek.
 
Azken urteetan Euskadi Sariak behin baino gehiagotan izan dira polemika iturri. 2003an Koldo Izagirrek, itzulpengintza alorrean finalista zelarik, uko egin zion onespen agiria sinatzeari eta sarietatik kanpo geratu zen. Hurrengo urtean Xabier Montoia eta Jon Alonsok ere uko egin zioten onespen agiri bera sinatzeari, baina epaimahaiak beren obrak aintzat hartzea erabaki zuen. 2005ean berriz, Alonsok duela gutxi aldizkari honetan eskainitako elkarrizketan azaldu bezala, onespen agiria baztertzea erabaki zuten epaimahaikide eta instituzioek.

Manifestuaren aurkezpen bideoa ikusi.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan