2007-02-25 -- 2077.zenb
Amaitzera doa Gipuzkoa-Bizkaia mugan barrena osatzen aritu garen zeharkaldia; Debatik irten eta Eibarren amaitu zen lehenengo etapa, ondoren Elgetako mendi esanguratsuenak bisitatuz ibilbide zirkular paregabea marrazteko. Elgeta eta Intxorta gailur magikotik hurbil dagoen Kanpazarreko lepoan hasi eta bukatuko da hirugarren eta azken saioa. Merezi moduko amaiera emango zaio, gainera, zeharkaldiari; zein eta Udalatx (Udalaitz) gailur malkartsua, Besaideko hiru aurpegidun mugarritik igoaz. Izan ere Udalatx bera da, askoren ustez, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia banatzeko naturak jarritako mugarria. Igoera handia hastera doa…
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1