Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-02-25 -- 2077.zenb

Diskoteka

Geisha

Iker Barandiaran

'Geisha' diskoa

Nuuk At ::Geisha

Ideiak Bultzatuz

iraupena ::31´13´´

prezioa ::8.96 €

Poesia, indarra eta dotoretasuna

Izen berezi horren atzean poliki-poliki Euskal Herriko eszena rockeroan dagokion lekua aurkitu duen Zornotzako laukotea dago. Bigarren lan honetan Usoaren ahots eder eta erregistro aberatsek goxotasun eta izaera berezia ematen diete Eskandinaviako punk-rocketik eta Kuraiaren riffetatik hurbil dauden erritmo eta gitarra gogorrei. Turbonegroren indarra, Sewergroovesen dotoretasuna eta Snobsen melodia ramonianoa nagusi diren arren, badira pieza hardrockeroagoak (Egarriz gose), intentsitate handiko pop-rocka (Ilundu du gauak) edo punketik hurbilago dagoen Vietcom musu bat baby, Guillermo Sapok idatzi eta Fernando Sapok abestua. Hitzak, berriz, metaforaz josiak daude, eta poesia hutsa dira. Txalogarria, baita ere, hastapenean diskoetxea sortu zutela, eta gero eta lan gehiago kaleratzen dituztela.

Usoa-Nuuk At

Nuuk At musika taldea
"Abesti bati eskatzen diot gozoa, garratza, gazia eta mikatza izatea"

“Geisha”. Bizitza honetan guztiok prostituitu beharra daukagu?

Beti dugu gurea den zerbait saltzeko aukera edo beharra, beti ere bakoitza norberaren jabe denean eta inork inposatutako zerbait egiten ez dugunean.

Eta beti gure barruan “vietcom” bat dago, saiatuz gero aska daitekeena?

Bai, zaila eta gogorra izan arren denok dugu “vietcom” hori gure barnetik askatzeko nahia, neurosira heldu nahi ez badugu behintzat.

Hitzak oso poetikoak dira eta esaldi ederrak dituzte…

Oraingoan astia izan dugu hitzak pentsatu, egin, moldatu, berregin eta osatzeko. Behatu eta sentitzen dugun izaki sinple eta moldagarriak gara, musikari esker hau guztia barrutik ateratzeko aukera dugunak.

Bigarren lan honetan igartzen da punk-rocka eta rock gitarreroa oso gustuko dituzuela...

Ba egia esan gure bizitzako fase ezberdinetan musika asko eta era askotakoa entzun izan dugu, baina tartean beti egon da rock gitarrero hori gure belarriak zulatzen eta hezten.

Zer irudikatzen dute aipatzen dituzuen “belek”? Dualitatea?

Alde batetik dualitatea irudikatzen dute, eta beste alde batetik hipokresia, gorrotoa, mina eta etorkizunerako esperantza.

Ideiak Bultzatuz ekimenetik tiraka, beste talde batzuen lanak ere kaleratzen diharduzue... Zelan doa?

Astiro-astiro gure sustraiak finkatzen ari gara, lan handia eta nekagarria izan arren pozik gaude orain arte lortutako emaitzarekin. Exum, AD+Flow eta No Humanoren lanak argitaratu ditugu, eta ateak zabalik dituen proiektu bat denez, edonork izango du bertan sartzeko aukera.

Zuk idatzitako hitzek sentimendu handia dute. Usoa, zelakoak iruditzen zaizkizu gaur egungo taldeen hitzak? Oso azalekoak?

Denetarik dago, inolako metaforarik gabe zuzenean mezua botatzen duten hitzak edota pedanteriaz betetako abesti astunak.

Eta zuk zer eskatzen diozu abesti bati?

Gozoa, garratza, gazia eta mikatza izatea.


Erantzunak

IA NOZ ETORTEN ZARIEN DURENGORE ZE ZEKULE IÑOZ EZ ZAITUET ENTZUN EZ IKUSI DA JENTIK DIÑO OSO ONAK ZARIELA!!!!ANIMO ETA ETORRI KAFE ANTZOKIRE!!!!!!!

AINARA 0000-00-00 00:00:00

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan