Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-25 -- 2077.zenb

Otsailak 23ari jarriak

Jose Inazio Basterretxea

argazkia

Asier Legarreta

I

Lagun artean, txikiteoan,
Gernikako tabernetan,
ohartu nintzen telebistari
jendeak zion arretan.
Zer pelikula? itaundu eta
erantzuna azkar bueltan:
“Hau fikziozko nobela ez da
hauek dabiltza benetan”.

 
II

Txapel oker bat “firmes” zegoen
bigote eta pistola
parlamentuko jabe eginik,
amorrua zeriola.
Beste “Patxi” bat omen zetorren
berriz jartzera kontrola.
Ezin sinistu, sinistu behar
gauza itsusi zegola.

III

Kaleak hustu, etxeak bete,
egon ezinak gordeta.
Irrati eta telebistari
argibide eske uneka.
“Borboi luzeak” jo zuenean
goizaldean erretreta
itzaltzen hasi ziren pantailak,
desegin hainbat maleta.

IV

Demokrazia gailendu zela...
Neuk ez daukat horren argi.
Geroa nola markatu duen
bada adibide ugari.
Armadak beintzat bere mezua
utzi zuen oso garbi:
Una, Grande y Librean nor zen
"garante" edo zaindari.

V

“Kontuz ibili”, esan ziguten,
“bestela hor ondorena,
igarobide bakarra baita
lehengoaren jarraipena”.
Gaur ere zein den jakin nahi nuke
egiz agintzen duena
arrazoiaren demokrazia
ala indarraren ordena.

VI

Hogeita sei bat urte badira
daukagu ahaztu samarra
gaur darabilgun abiaduran
atzokoa baita zaharra.
Baina zelan ez bizturik izan
esperantzaren izarra
azken batean herriarena
baita egizko indarra.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan