Astekaria

 Bertso berriak 

Otsailak 23ari jarriak

I Lagun artean, txikiteoan, Gernikako tabernetan, ohartu nintzen telebistari jendeak zion arretan. Zer pelikula? itaundu eta erantzuna azkar bueltan: “Hau fikziozko nobela ez da hauek dabiltza benetan”.

Jose Inazio Basterretxea

Jose Inazio Basterretxea


2077. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Jon Enbeita
(Asier Legarreta)
 
II

Txapel oker bat “firmes” zegoen
bigote eta pistola
parlamentuko jabe eginik,
amorrua zeriola.
Beste “Patxi” bat omen zetorren
berriz jartzera kontrola.
Ezin sinistu, sinistu behar
gauza itsusi zegola.

III

Kaleak hustu, etxeak bete,
egon ezinak gordeta.
Irrati eta telebistari
argibide eske uneka.
“Borboi luzeak” jo zuenean
goizaldean erretreta
itzaltzen hasi ziren pantailak,
desegin hainbat maleta.

IV

Demokrazia gailendu zela...
Neuk ez daukat horren argi.
Geroa nola markatu duen
bada adibide ugari.
Armadak beintzat bere mezua
utzi zuen oso garbi:
Una, Grande y Librean nor zen
"garante" edo zaindari.

V

“Kontuz ibili”, esan ziguten,
“bestela hor ondorena,
igarobide bakarra baita
lehengoaren jarraipena”.
Gaur ere zein den jakin nahi nuke
egiz agintzen duena
arrazoiaren demokrazia
ala indarraren ordena.

VI

Hogeita sei bat urte badira
daukagu ahaztu samarra
gaur darabilgun abiaduran
atzokoa baita zaharra.
Baina zelan ez bizturik izan
esperantzaren izarra
azken batean herriarena
baita egizko indarra.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia