Astekaria

 Hiruko Txikian 

Jon Alonso

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2077. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Etxe honetako urtekarian, artikulu luze mamitsu batean literatur Euskadi Sariak xehatu ditu, bere eskarmentuz ikasia zangoz goiti eman ditu saritzeko prozedurak salatuz. Eta dudarik balego berak idatzitakoan, astekarian errepikatu du argiki mezua. Koldo Ordozgoiti batek, Eusko Jaurlaritzako enplegatuak ipuinlari esan dio era iraingarrienean, egindako artikulu-salaketa fikzio merkea bailitzan. Ez dio heldu Jonen salaketaren muinari, horretako Ordozgoiti jaunak erakutsi ez duen talentua eta oreka behar baita, ez, taktika dorpeena erabili du nagusiarenean bere lekua atxikitzeko edo. Laidoa. Mezuari paso, mezularia jo. Boteretsuaren betiko taktika oldarkorra, arrazoirik ez, baina agintea bere alde duenarena. Ez da, bada, hain zaila izan behar ebidentzia onartzea, nahiz eta taktika hutsa izan. Koadrilako zozoenak ere badaki hori egiten, tranpan erori eta handik ihes egiteko momentuan, nork ez zuen umetan ikasi “bai hala da baina” hura erabiltzen? Eta ondoren “aztertuko dugu...” batekin egoera berdin xamartzen? Ordozgoitik, sobra ere, ez zuen ikasi umetako legea eta bere eskasia agerian utzi digu umeak baikinen. Dagoeneko norbaitek argitu dio asuntoa, baina berez ez dut uste barkamenak eskatuko dizkionik ez Joni, ez guri. Botereak holako prendak ditu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia