Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-25 -- 2077.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


'Maldetan sagarrak' liburua

Batzuen artean ::Maldetan sagarrak

Udako Euskal Unibertsitatea

Orrialdeak ::170

prezioa ::15 €

Euskal gatazka eta euskal literatura hizpide

Edu Zelaieta eta Ibon Egañaren koordinaziopean osatutako liburua da Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan. Bertan bildu dituzten lanak Udako Euskal Unibertsitateak euskal gatazka euskal literaturan gaiarekin 2005ean Miarritzen egin zuen ikastaroan entzun ahal izan ziren hitzaldietako batzuen moldapenak dira, Jokin Muñozen Bizia lo. Ohe azpia ez beste guztiak. Testu hori urte berean baina Iruñeko Hizkuntza Eskolan eskaini zuen Muñozek. Horrela bada, Maldetan sagarraken irakurleak aurkituko dituen ekarpenak hauexek dira: Muñozenaz gain, Itxaro Bordaren Bortizkeria, idazlea eta zenbait gai oraino; Harkaitz Canoren Mina eta artifizioa; Aingeru Epaltzaren Gure kontu triste hori (Gatazka ene begietan);. Hasier Etxeberriaren Alubioiaren jatorriaz (Telenobela baterako gaia); Mikel Hernández Abaituaren Literatura engaiaturantz rock & rollaren eskutik; Jon Benitoren Ibilbide ideologiko-poetikoa gatazkaren euskal poesian; Aritz Gorrotxategiren Nobela psikologikotik nobela etikora; Markos Zapiainek Harkaitz Canoren Pasaia Blues gai hartuta osatu duen Etakideen nahigabeko irudipenak. Transtorno beltza; eta Aitzpea Azkorbebeitiaren Euskal gatazka Joseba Sarrionandiaren testuen argitan.

Ibon Egaņa

Ibon Egaņa
"Baina, ba ote ideologiarik gabeko idazle eta testurik?"

Zer aurrera dezakezu zuen lanaz?

Bada, sagarrondopera sagar bila abiatzen denak, hau da, liburu honen irakurketan erantzun erabatekoen bila abiatzen denak, ziurrenik saskia hutsik ez baina galdera gehiagoz beterik etxeratuko duela; izan ere, literatura, ideologia, politika, indarkeria eta antzeko kontzeptuak hizpide hartzean labainkorra den eremua ari gara zapaltzen.

Hamar sagar aipatzen dituzu liburuari egindako sarreran. Engaiamendua dugu haietariko bat...

Engaiamendua eta gatazkaren gaineko literatura. Gai bat solasgai hartu orduko bestera egin ohi da jauzi, eta alderantziz. Baina konpromisoa ulertzeko eta gauzatzeko bideak ere askotarikoak dira. Batak indarkeriaren aurrean hartu beharreko jarrera etikoarekin lotuko du bere literaturaren engaiamendua; besteak euskal idazleek “gure istorioak” kontatzeko duten obligazioa azalduko du; Azkorbebeitiak Sarrionaindiari atxiki zaizkion “poeta engaiatu” eta antzeko etiketenpean ezkutatzen den benetako diskurtsoa eta engaiamenduaren esanahia arakatzeari lotuko zaio...

Eta noski,ideologia da beste sagarretako bat.

Idazle “konprometituez” hitz egitean, berehala hartzen da hizpide ideologia, idazlearen aterpe ideologikoa. Engaiaturiko literaturak ideologiaren menpe eta haren zerbitzuko behar ote du egon? Bestela esanda, inor “engaiatutzat” jotzea ez ote ideologia zehatz bati lotuta dagoela markatzeko eta horregatik hura gutxiesteko bidea? Baina, ba ote ideologiarik gabeko idazle eta testurik? Horietan ere, idazle adina iritzi aurkituko du bilduman irakurleak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan