Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-25 -- 2077.zenb

Andoni Mujika

Andoni Mujika

Plazeraren mekanismoa aktibatzen da gure berezko ezaugarriei erantzuten diegunean, gure espezieak jaso duen konfigurazio genetikoaren herentzian datozen premiak asetu ahala:
 
Pozaren bertsio ezkutagarria.
Lehenengo plazer mota honen aitortza lotsagarria da gehienontzat. Hurkoaren zorigaitzek eta liskarrek sortzen diguten plazerari buruz dihardut. Inor ez asaldatzeko –neu ere ez– plazer txiki bati buruz nabilela esango dut. Esaterako: futbol partidatako borrokak, kotxe gidarien arteko eztabaidak, bikote “lagun” baten gorabeherak, zurrumurru gordinez buelta eta buelta jardutea…
 
Beldur dosi egokiaren plazera.
Printzipioz, hain emozio izugarriak badu gugan plazera eragiteko potentziala, baina horretarako, beldur egoera horrek ez du gure erabateko suntsipena iradoki ere egin behar. Besteak beste, ezkutaketan ibiltzerakoan, umeei atzetik jarraitzean, abiadura bilatzean… bizi dugu.
 
Zure zorionaz poztu.
Guztiok sentitzen omen dugu, baina ez. Sentitu baino, sentitzen dugula esaten dugu. Baten bati leitu nion hauxe zela norbait benetan maite dugun –ala ez– jakiteko adierazlerik garbienetakoa. (...) Kontuak kontu, harrigarria da zein jaki ezberdinekin asetzen dugun gure gosea.

hemeroteka

2076. zenbakia | 2007-02-18
2075. zenbakia | 2007-02-11
2073. zenbakia | 2007-01-28
2072. zenbakia | 2007-01-21
2071. zenbakia | 2007-01-14
2070. zenbakia | 2007-01-07
2068. zenbakia | 2006-12-24
2067. zenbakia | 2006-12-17
2066. zenbakia | 2006-12-10
2065. zenbakia | 2006-12-03

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan