Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-25 -- 2077.zenb

Klimatologia

Joxerra Aizpurua

Aurreko astean berotegi efektuaren nondik-norakoak aipatu genituen. Orain arte berri gehienak berotegi efektua zuzenean sortzen duten gaien ingurukoak izaten dira eta inork gutxik hitz egiten du zeharkako bideetatik gerta daitezkeen eraginei buruz. San Diegon, Kaliforniako unibertsitateko (AEB), V. Ramanathan ikerlaria Lurraren iluntasuna aztertzen ari da eta orain arte aztertutakoak eragiten dizkion gogoeten berri eman du orain gutxi.
 
Lurraren iluntasuna kontzeptuarekin Lurrak eguzki izpiak islatzeko duen ahalmena neurtu nahi da. Elur eroriberriak eta hainbat hodei motak, esaterako, jasotako izpien erdia baino gehiago islatzeko ahalmena dute. Itsasoak, aldiz, %5 baino ez; Lurrak eta atmosferak batera, batez beste, izpien %29 islatzen dutela uste dute ikerlariek. Oro har elementu argiek edo kolore zuritik hurbil daudenek izpiak islatzeko ahalmen handia dute; kolore ilunak dituzten elementuek izpiak xurgatzeko joera dute.
 

guztia irakurri

Osasuna

Jabier Agirre

Aldian behin jorratu izan dudan gaiari heldu nahi diot berriro ere gaurkoan. Ez omen dago minbizia izateko arrisku gehiago telefono sakelakoa erabiltzeagatik. Hori diote, behintzat, Danimarkan hogeita bat urtez 420.000 erabiltzaile baino gehiago aztertu dituzten ikerlariek. Berdin ei da sakelakoa asko edo gutxi erabili, ikertzaileek ez baitute, itxuraz, inolako harremanik aurkitu sakelakoaren eta leuzemien agerpenaren artean, ezta sakelakoa erabili eta buruan nahiz lepoaldean tumoreak garatzearekin.
 
Aztertutako pertsona batzuek izan dute minbizia, noski, baina sakelakoen erabiltzaileen artean antzemandako minbizi kasuak populazio orokorrean diagnostikatutakoen neurri bertsuan agertu dira, Journal of the National Cancer Institute aldizkarian argitaratutako lanean ikusten den bezala. Lan horren emaitzen arabera, sakelakoa erabiltzen dutenek ez dute garuneko, begietako edo guruinetako minbizia, nahiz leuzemia, izateko arrisku handiagorik.

guztia irakurri

Landareak

Jakoba Errekondo

Soroko lurreko kobre eskasiak zikirio-ainoa bezala beste kalte ugari sor dezake. Zikirioaren lera berean garia, garagarra eta artoa dira eskasi horri sensibleenak baina luzerna edo alpapak, azenarioak, tabakoak, erramolatza gorriak, zitrikoek, urazak, espinakak, arrozak, oloak eta tipulak bereak eta bi sufritzen dituzte.
 
Kobrea oinarrizko osagaia da landareen egunerokoan. Argiaren energia erabiliaz jakiak jangarri egiteko kakoa den klorofilaren eta ehunak gogortzen dituen ligninaren sorkuntzan beharrezkoa da eta enzima ugariren parte da, besteak beste. Izpi bat besterik ez, baina behar beharrezkoa da lurrean.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan