2007-02-25 -- 2077.zenb
(Orio, 1948). Irakaskuntzan, kazetaritzan nahiz gidoigintzan aritua da. Alta bada, idazlea dugu oroz gain. 1970ean argitaratu zuen lehen lana: Hunik arrats artean ipuin liburua. Literatura obra oparoa osatu du harrezkero. Ihes betea (Alberdania) nobela da bere azken emaria. Otto Pette nobela mugarria izan bazen euskal literaturan, Ihes beteak, denboraren poderioz, euskal literaturaren alorrean berealdiko sakona utziko duelakoa begitandu zaigu.
Alemania naziaren garaia da. Lehen Mundu Gerraren osteko zauriak artean sendatu gabe, Bigarren Mundu Gerraren atarian gaude. Lindemann familiako kideak dira Anjel Lertxundi idazlearen istorioko protagonistak. Protagonisten artean, berriz, Werner Lindemann gailentzen da. Hamazazpi urteko Werner gaztea Hitlerzalea da. Alemaniar nazioaren zerbitzuko gazte prestua, oldartsua eta sutsua, oroz gainetik odola eta ohorea baloratzen dituen koadrila bateko partaidea.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa