2007-02-25 -- 2077.zenb
Bilbo, 1962. Zuzenbide Ekonomikoan doktorea. Arabako Auzitegi Probintzialeko epailea. Demokraziarako Epaileak –Jueces para la Democracia (JpD)– elkarteko bozeramailea da. Hamalau urterekin hasi zen euskara ikasten, baita hizkuntz juridikoa poliki ikasi ere. ETAk hil zuen Jose Maria Lidon epailea irakasle izan zuen: “Epaile konprometitua eta aurrerakoia zen. Ikaragarria izan zen bere hilketa. Hala ere, nik terroristen eskubideak defendatu behar ditut, sarritan beste muturrekoen irainak jasan ditudan arren”. Bizkartzainekin dabil.
Ezkertiarra eta aurrerakoia definitu zaigu Jaime Tapia: “Baita euskalduna ere. Euskalduna sentitu naiz nerabezarotik. Euskara ikastea herri honetako partaide izatearekin lotzen dut”.
Espainiako Estatuaren Zigor Kodea gogortu zuen Jose Maria Aznar presidente ohiaren garaia gogoratu dugu solasaren abiaburuan: “Garai gogorra izan zen. Pentsaera bakarreko joera indartu zen eta aurrerakoiak garen epaileok adierazpenak egiteko une zailak pasa genituen. Legediaren aldetik lege atzerakoiak indartu ziren: zigor prozeduraren legea zaildu zen, baita, orobat, zigor zuzenbidea ere”.
Martxoan beteko dira hiru urte Soziolinguistika Klusterra eratu zela. Hamazazpi erakunde dira bazkide eta baita 113 norbanako ere. Hizkuntza normalizazio prozesuan, ezagutza soziolinguistikoaren ikerketa eta zabalpenerako gunea da Klusterra. Erakundearen nahia da proiektu zehatzak eta arlo teorikoa orekatzea.
Soziolinguistika Klusterrak oreka lortu nahi du, aplikazio zehatzen eta hausnarketa teorikoen artean. Horretarako sortu zen, egiten ez zena egiteko, alegia, ikerketak, gogoetak, neurketak egiteko, euskararen normalizazio prozesuan pausoak itsu-itsuan ez ematearren.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa