2007-02-25 -- 2077.zenb
ertsolariok, gehienok, eta nerabeak, asko, igualtsuak gara zerbaitetan. Ez geurez zurrut-zaleak garelako baina edan egin behar izaten dugu inguruak behartuta. Urteko lehen hilabete t’erdi honetan, lana pilatu zaigu gainera. Eskerrak Astigarragako txotxaren irekiera eta Getariako txakolinarena egun berean egokitu diren! Lapuebla de Labarkan berriz, ardoa izan genuen bilgune, arrazoi eta aitzakia. Sagardoa, txakolina, ardoa... Zenbat edan behar izaten dugun geuk ia ia nahi ez dugula! Hori bai: jabetu naiz edariak oso irteera ona eta iragarbide zabalak dituela oro har. Getariako kasua ez da huskeria. Duela dozena bat urte, orain jendearen buru-mihietan txakoli-eguna dena, San Anton eguna zen. Eta San Anton itsasoari lotuagoa zegoen lehorrekoari baino; San Antón besugo a montón eta horrelako esapideak lekuko. Baina santuaren marketinik ez daiteke egin eta edariena bai, jakina.
Oharra: txakoli hitza zuzen idazten ahalegindu naiz Xabier Kintanak azken aldian egindako iruzkinei segituz. Halere, ulertuko duzue hainbeste edan ondoren deklinabideak eta zuzentasunak ez nauela gehiegi kezkatzen. Zutik egotea dut aski!
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa