Astekaria

 Ezpalak 

40 film erakutsiko dituzte Gasteizko Euskal Zinemaren Astean

Gorka Bereziartua


Jon Torner


2077. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Zinemastea Gasteizko Euskal Zinemaren Astean hogei film luze inguru eta beste hainbeste film labur eskainiko dituzte, otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean. Aurrenekoz, Krea zentroak eta NEFF zinema jaialdiak elkarlanean antolatu dute jada 23. ediziora heldu den ekimena. Ohi bezala, azken hamabi hilabeteetan zinema aretoetan ikusgai izan diren euskarazko eta gaztelaniazko filmak proiektatuko dituzte Vital Kutxa Fundazioaren aretoan. Besteak beste, Kimuak programako film laburrak eta Kutxidazu bidea, Ixabel, Zeru horiek, El síndrome de Svensson, La distancia eta Locos por el sexo filmak emango dituzte. Zinemasteak izaera lehiakorra ez duen arren, hiru sari banatuko dira: publikoak film labur eta luze onenak aukeratuko ditu, epaimahai batek film labur onena hautatuko du eta horiez gain, euskal zinemaren alde lan egin duen pertsona edo talde bati omenaldia eskainiko diote. Sarreren salmentatik lortutako sosak Mendizabala Institutuko ikus-entzunezko ikasleei laguntzea xede duen beka bat bultzatzeko bideratuko dira.
Egitarau osoa: www.neffestival.com/eu/muestra_zinemastea.as .

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia