Astekaria

 Ezpalak 

Ezpalak

Jon Torner

Jon Torner


2076. alea
2007-02-18
alde 0    kontra 0


Jose Sacristan aktoreak irekiko ditu Eibarko Antzerki Jardunaldiak


Jose Sacristan eta Ana Labordeta aktoreek eskainitako Un Picasso obrak emango die hasiera Eibarko XXX. Antzerki Jardunaldiei, hilaren 27an. Bezperan, Jose Sacristan berak El juego eterno izeneko hitzaldia emango du Portale kultur etxean. Aurten 17 taldek parte hartuko dute Eibarko Jardunaldietan, horien artean Txalo, Tanttaka, Antzerkiola Imaginarioa eta Tartean euskal konpainiek. Jardunaldien baitan, antzerkiarekin estuki lotuta dauden filmak proiektatuko dituzte eta hilaren 21ean, Unzaga Plazan eta Toribio Etxeberria kalean giza irudien erakustaldia egingo da. Antzerki Jardunaldiak martxoaren 3an amaituko dira.



Klasikoen Gordailuan hobekuntzak egin ditu Susa argitaletxeak


Susa argitaletxeak Klasikoen Gordailua jarri zuen abian 2005ean, euskararen altxor idatzia biltzeko asmoz. Lehen urtean 200 liburu sartu zituzten. Egun, 374 daude. Testuak sareratzearekin batera jarri zuten abian corpus arakatzailea ere. Orduan, 200 liburu haietako testuak sartu zituzten corpusean. Orain, bigarren fasean, gainerako 174 liburuetako testuak sartu dituzte. Baina horrez gain, hemendik aurrera gehitutako testuak automatikoki corpusari erantsiko dizkion tresna informatikoa jarri dute abian. Klasikoen Gordailua: http://klasikoak.armiarma.com.



Ufaka zanpaka ikuskizun «eroa» estreinatuko dute Uztaritzen


Burrunka taldeak gaitaren doinuak, perkusioa, mitologia, antzerkia eta dantza uztartuko dituen Ufaka zanpaka ikuskizuna estreinatuko du otsailaren 17an Uztaritzeko Kiroleta aretoan, Hartzaro jaialdiaren baitan. Musika Beñat Amorenak landu du eta koreografiak Izartxo dantza taldeko Jose Casaubon eta Ainhoa Labeyriek. Hain justu, talde horretako hogei dantzarik parte hartuko dute Ufaka zanpakan. Hartzaro jaialdia otsailaren 16tik 20ra bitartean egingo da. Ohi bezala, hamaikagarren edizio honetan ere inauterien tradizioak -«izaera eroak»- eta sorkuntza berriek bat egingo dute Uztaritzen, eta Ufaka zanpaka horren adibide da. Lau egunez hamaika kontzertu eta kale-ikuskizun izango da herriko auzo guztietan.



VLC programa euskaratzen


Info 7 irratiak eta Librezale.org web guneak VLC Media Player programa euskaratzeko deialdia egin dute. Programa horrek audio eta bideo formatu guztietako fitxategiak irakurtzen ditu, edozein sistema eragilerekin dabil eta software librekoa da. VLC euskaratzen lagundu nahi duenak www.librezale.org:8080/eu/vlc helbidean izena ematea besterik ez dauka.



Victoria Eugenia eraberrituta


Ekitaldiz betetako egitarauarekin hasiko du ibilbide berria Donostiako Victoria Eugenia antzokiak. Sei urtez birgaitze eta eraberritze lanengatik itxita egon ondoren, martxoaren 1ean irekiko dute berriro. Hamaika eguneko inaugurazio berezia eskainiko dute.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2075
 
azala2074

2076 zenbakia.
2007ko otsailaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia