Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-18 -- 2076.zenb

artikulu nagusira itzuli
Zenbait distopia aipagarri

- Make room!, make room! (Egin leku!, egin leku!): Izenburu horrekin argitaratu zen, 1968an, Harry Harrison eleberria. Bost urte geroago, zinemara eraman zuten Soylent Green izenez, Charlton Heston eta guzti. Distopia batek baino gehiagok izan du gainpopulatzea oinarri, baina gutxik emango zuten honek bezain erretratu gordina. Janari nahikorik ez eta, mundu beteegi bateko biztanle gehienek Soylent Green izeneko pilulak dituzte elikagai ia bakarra. Estatuak, behartzen ez baditu ere, konbentzitu egiten ditu zaharrenak beren buruaz beste egiteko, hartarako propio atondutako etxeetan. Manifestazioak sakabanatzeko, jendea harrapatzen duten induskagailu moduko batzuk erabiltzen dira; hala hartutakoak desagertu egiten dira betiko, non eta buru-hilketa egoitzetan. Azkenean, protagonista konturatu egingo da bertan hildakoen gorpuez egiten direla Soylent Green direlakoak.



- The penultimate truth (Azkenaurreko egia): Phillip K. Dick zientzia-fikzio maisuak 1964an idatzitako liburua. Etorkizun hurbilean, Hirugarren Mundu Gerra planeta gaixo hau suntsitzen ari da. Lurraren azala birusak eta erradioaktibitateak jota dago, eta ezin da dagoeneko inor bizi bertan. Hala uste dute behinik behin munduko biztanle gehienek. Lur azpian ezkutatuta daudela, aldiro-aldiro albistegiek esaten dietena besterik ez dakite kanpokoaz. Gezurra da ordea. Gerra aspaldi amaitu zen, eta Lurra paradisu berdea da. Jakina, zenbat eta biztanle gutxiago, paradisuago paradisua.



- Limbo (Linboa): Bernard Wolfe hainbat gauzarengatik da aipagarria. Batetik, Trotskyren bizkartzaina izan zen. Bestetik, nobela bikain hau eman zuen argitara 1952an. Gerra atomikoa amaitu da, eta gizakiek ez dituzte, antza denez, lehengo hutsak errepikatu nahi. Herrialdeen arteko liskarrak beren onetik ateratako Joko Olinpiko moduko batzuen bitartez konpontzen dira; Ģerlijioģ berria vol amp da, alegia, norberaren borondatez hanka-besoak moztea. Horren arabera neurtzen da pertsona baten ospea, horren arabera ezartzen gizarte mailak. Zenbat eta adar gehiago moztu, orduan eta gorago.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan