2007-02-18 -- 2076.zenb
Distopia edo utopiaren aurkakoak etorkizunaz mintzatzen dira, baina erroak orainean dauzkate. Era honetako lan bakoitza egileak bere gizartean eta bere garaian antzeman dituen egoeretan oinarritzen da. XXI. mende hasierako idazleak ez dira salbuespena; eurek ere gaur egungo kezkak dituzte idazgai. Hala, petrolioa guztiz agortu den mundu batera garamatzate, edo emigrazioaren kariaz lehengo oreka guztiz hautsi den batera. Juanjo Aroz bilbotar argitaratzaileak hainbat izen erabiltzen ditu honelako liburuak definitzeko: politika-fikzioa, fikzio espekulatiboa, zientzia-fikzio hurbila... «Hots, inguruan dauzkagun gauzetatik abiatuta hamar edo hamabost urte barruko egoera irudikatzea. Eta zeintzuk dira gaur egun gauza horiek? Bada, informatika, genetika, globalizazioa, petrolio falta... Edo, esaterako, zer gertatuko litzateke Front National balego Frantziako Gobernuan?». Generoaren beste adar bat ukroniak dira; oraina etorkizunean proiektatu beharrean, iragana orainean proiektatzen dute. «Zer gertatuko zatekeen, adibidez, Espainiako Errepublikak iraun bazuen?».
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa