Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-18 -- 2076.zenb

artikulu nagusira itzuli
Jose Mari Etxaburu Kamiņazpi. Neure lau urteko ibillerak. (Auspoa 1989): Ihesi beharrean

ĢBaten, maian aurrean neukan (...) izeneko elantxobetar mutil gazteak, nire aurka berba egin eban; ni gudan ibili ez nintzelako, euren ondotik bialdu egin bear nindukeela...ģ

Kamiņazpi (1914-2006)




Jose Mari Etxaburu ĢKamiņazpiģ ondarrutarrak 1936tik 1940ra bizitutakoak kontatzen ditu, 1963an idatzi eta 80ko hamarkadan argitara eman zuen liburuan. Irakurrita, guztiz ulergarria zaigu kronika liburu honen ibilbidea.



Hil berria den Kamiņazpi, gerratik ihesi, Ondarroatik Donibane Lohizunera heldu zen. Jarraian, Ziburun, Iratzederren aitaren bodegan sardinak gertutzen ibilitakoa, Landesetan pinuak botatzen, JELen menpeko Itsasuko Etxedoian aterpetua, Venezuelara joatea ortzmugan, azkenean, Ondarroara itzultzea erabaki zuen Kamiņazpik. Hegoaldean, kartzela, kontzentrazio-esparrua, langileen batailoiak...



Sorterritik atera zenean, harriturik zioen Kamiņazpik, Ģogetalau ordu inguru egin genduzan Ondarru´tik Donibane´ra. Bide ori bear dan lez eginda, lau-bost orduko bidea daģ. Hegoaldera itzuli ahal izateko, Kamiņazpik Cardeņako kartzela, Mirandako kontzentrazio-esparrua eta langile batailoiak jasan behar izan zituen; Arizkun, Gaintxurizketa eta Aritxulegi, sekulako birea Itsasutik Ondarroara iristeko.



Etxaburuk berak dio: ĢMutil gazteak gudeari iges egiteak arritu egiten eban. Baiņa, al izan balebe, euneko larogeirek iges egingo eustsala ez da ezpairik...ģ. Oker geundeke, Etxabururen Neure lau urteko ibillerak Isasmendiren Nire denboraldiko ibilerak kronikaren ifrentzutzat hartuko bagenu. Ezer izatekotan, elkarren osagarri dira. Garai hura egokitu zitzaien. Ba al da egungo talaiatik hura epaitzerik?



Borroka molde batzuk gerta ez daitezen lan egitea da erronka, borroka latza inondik ere. Ez da lerro zuzenik, hariak dira, ez besterik. Nor gara gu horiek zalantzan jartzeko, inoren intereseko al da, Amayur batailoikoek Asturiasen egindakoa, Gernikakoek Cernay la Villen prestaturikoa edota trabajadorietakoek Arizkunen egin lana epaitzea? Ez da afera, galdera da.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan