Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:28:34
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-11 -- 2075.zenb

Zekaleria

Jakoba Errekondo

Zikirio-otasa beltzez hasi nintzen aurreagokoan eta ezin buka! Aņoia, aņigua, aņoa, aņu izenek atentzioa eman zidaten, eta hari horri tiraka nator.

Ainoa zikirioaren eta beste laboreen gaitza da, ludoia eta erdoia bezala ere jaso izan dena -'Arbiari nabotua jakona da gariarentzat ludoea, artoarentzat artaputza, liņagorrarentzat larrazpia'-. Gazteleraz niebla, nublo eta anublo eta frantsesez nieble eta brouillard deitzen zaio. Behe-lainoak ekarritako hezetasunak elikatzen duen ontto bat da gaitzaren iturri. Garbi da bai, Azkuek Ģlainhoģ jasotzen du 'aiņo'-ren sinonimo. Lainoak ekarritako gaitzak soroa lainotu egiten du.

Garai batean zikirioa bera, iraka edo belar txartzat zuten gari eta garagar soroetan. Hortik ote datorkio aņoa izena? Kaltetik, alegia? Zikirioa beste uzten ainoa. Eta zikirio uztarena? Zekale-ainoa edo zikirio-ainoa! Zer da ba zikirio-ainoa? Zerk lainotzen du zikirioa?

K.a. 600. urtean asiriarrek ba omen zuten zikirio-ainoaren berri. Zikirioaren galburua erasotzen duen ontto bat da aino hau (claviceps purpurea). Gero otasa beltzean nahasian dator eta jaten duenak, asko uste gabe, sekula ez ahazteko moduko bide-zidorrari ekingo dio, zekaleria edo ergotismoaren zidorra. Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologoek zidor hau honelakoa dela diote: 'arazo neuro-psikiatrikoak, haluzinazioak, zorabioak, iņurridurak, mugimendu kontrolaezinak eta tetanosaren antzeko konbultsioak izaten dira. Kasu larrietan, iskemia zeinu larriak agertzen dira, gorputz-adarretako basoen uzkurtze sistemikoaren ondorioz; horrek gangrena ere ekar dezake (San Antonioren sua)'. Izurri beltzak adina ez, baina otasa jaleen artean sarraski ederrak eragin ditu zikirio-ainoak milaka urtetan. Inguruan ezagutzen den azken razzia Frantziako Pont Saint Esprit herrian gertatu zen 1951n.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan