Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-11 -- 2075.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre

Amaia

Iņaki Azkune, Jesus MĒ Arrieta
Gero
170 orrialde
18 euro

'Amaia' gazteentzat moldatua

Navarro Villosladaren Amaia eleberri ospetsua laburtu eta moldatu egin dute Iņaki Azkunek eta Jesus Mari Arrietak euskaraz, gaurko irakurle gaztetxoenei begira. VIII. mendeko euskaldunek godoen zein arabiarren aurka izan zituzten liskar eta gudaldiak daude irudikaturik idazlanean. Erlijioak ere berebiziko garrantzia du Amaian, nobelako protagonistetatik batzuk azken euskal jentilak direlako, eta beste zenbait gure herrian eliza katolikoko kide izatea deliberatu zuten lehendabizikoak. Esate baterako, horietakoa dugu Goņiko Teodosio, Aita Santuak penitentzia gisa gerrian zeraman katea eten arte barau eta otoitz egiten mendian bizitzeko agindu ziona. Eta haren bizitzaren kontakizunarekin batera garatzen da eleberriko beste pertsonaiena.

Euskalgintza sindikalgintzan txertatzen (III)
Batzuen artean
Manu Robles-Arangiz Institutua
78 orrialde

Euskararen egoera, bertsolaritza eta komunikabideak hizpide

Manu Robles-Arangiz Institutuak plazaratu dituen Euskalgintza sindikalgintzan txertatzen deitu dokumentuen hirugarren zenbakian honako lan hauek aurki daitezke: Iņigo Aranbarrik komunikabideek al-isteak nola helarazten dizkiguten aztertuz idatzi duen Hitzen zarata; Jakes Bortayrouk euskarak Ipar Euskal Herrian Ģatzerritarraģ izatetik, herri ekimenei esker, poliki bada ere, nola presentzia bat lortzen ari den agertuz osatutako Errepublikaren hizkuntza frantsesa da; Andoni Egaņak bertsolaritzak inprobisazio eta komunikazio bezala dituen gaitasunen gainean eginiko lana; eta Roldan Jimeno Arangurenek Nafarroan euskarak jasaten duen egoera tamalgarriaz idatzi duen Gaztelera Nafarroako hizkuntza ofiziala da.

Ez ireki. Panfleto kontzentratua
Hartzea Lopez Arana
Gatuzain
104 orrialde
6 euro


Lopez Aranaren artikuluak

Hartzea Lopez Aranak Gatuzainen bidez plazaratutako liburu jostalari bezain sakonean azken bi urteetan Le Journal du Pays Basque egunkariaren azken orrialdean lau astero argitaratzen zituen bere gogoeten bilduma eskaintzen digu. Iparraldean argitaratzen den kazeta horretako erredaktore buru Hur Gorostiagak liburuaren hitzaurrean aitortzen duenez, Le Journal du Pays Basquen beti nahi izan diote leku egin gure hizkuntzari, baina Ipar Euskal Herrian euskarari egunero lekutxo bat egin dion lehendabiziko kazeta izanik ere, gauza da azken orrialdeko zutabea bakarrik agertzen zela euskaraz, hain zuzen Hartzea Lopez Aranaren bizipenak, ametsak eta gogoetak betetzen zuten horixe. Makina bat konturi egin dio kritika egileak bere zutabeetan, eta egiteagatik, baita bere buruari ere, 100% mingarria ei den liburuan.

Karmel
Batzuen artean
Euskal Herriko Karmeldarrak
160 orrialde
12 euro urteko harpidetza


Kauldi Gallastegi zenaren bertsoak

Euskal Herriko Karmeldarrek plazaratu ohi duten hiruhilabetekarian Kauldi Gallastegi abade eta bertsolaria omendu nahi izan dute, bere jaiotzaren mendeurrenean haren bizitzaren nondik norakoak eta euskarari, Jaungoikoari, gurutzean dagoen Jesusi zein neska eta mutil euskaldunei eskaini zizkien bertsoak argitaratuz. Era berean, beste omenaldi baten berri ere ematen dute, Agustin Zubikarai idazlea gogoan Ondarroan ospatu ziren XXI. mendeko lehenengo lore-jokoak agertuz. Badira kontu gehiago aldizkarian, jakina: adibidez, Juan Luis Goikoetxeak landutako Bizkaierako hiztuna; Jenaro Garateren Andra eta gizon. Gizaki bakar, sexu bikoitz, edota Berrizko Merzedaria Misiolarien Institutuaren fundatzailea izan genuen Margarita Maria Lķpez de Maturanaren beatifikazioari buruzko idazlana, besteak beste.

Larrialdietarako irteera
Txuma Murugarren
Paper Hotsak
118 orrialde
14 euro


Abestiak kontakizunekin lotzen dituen liburua

Ibilbide musikal zabala egina du dagoeneko Oreretan jaio eta Bizkaia aldean errotuta dagoen Txuma Murugarrenek. Haatik, literatura ere gertutik jarraitu du, eta bere bi zaletasun horiek uztartuz osatua dago Larrialdietarako irteera izenburuko liburua. Bere buruari gertatu edo gerta zekizkiokeen jazoerak agertzen ditu bertan, beti ere abeslari edo musika talde baten kanturen baten aipamena egin eta gero. Horrela azaldu zituen Berria egunkarian Kantu kontari deitu zutabean istorio horietatik asko. Dena den, badira bilduman geroztik sortutako kontakizunak ere. Egunerokotasunari, iraganari, itxaropen zapuztuei, gaixotasunei eta are heriotzari begira jartzen da idazlea, bere gogoetak egiteko orduan.

Perutxu eta jentila
J. M. Etxebarria
Ibaizabal
64 orrialde/ 9,40 euro


Euskara bizi eta aberatsez Juan Manuel Etxebarriak idatzia

Gorbeia aldean kokaturik dago Juan Manuel Etxebarria Ayestaren Perutxu eta jentila, bere zuhurtasunari esker artaldea lapurtu zien jentil gaiztoa garaitzea lortu zuen artzain txikiaren istorioa, eta paraje horretan erabiltzen den euskararen hitz eta egitura zenbait agertzen dira testuan. Nolanahi ere, euskal mitologiako kontuen berri izatea gustuko duen edonork irakur dezake, Perutxuren azkartasuna agerian uzten duen ipuinaren bukaeran, testuan txertatutako hitz eta egitura berezien adibideak azaltzen direlako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan