Instituzioek eta sariek pisu berezia dute gurea bezalako literatur sisteman. Publikoarengana iristeko bide nagusienetakoa izaten jarraitzen dute Euskadi Sariek eta antzekoek. Zer dago jokoan idazleentzat horrelako sarietan?
Argitaletxearentzat, liburu bat errentagarri bihurtzeko modua, idazleei argitaletxea bera erakargarria egiteko amua... Instituzioentzat, bere burua zuritzeko era, kulturaren arloan ongi ari direla erakusteko leihoa...
Hainbesteko pisua izatea ona da edo beste bide batzuk indartzea komeni da?
Koldo Izagirre eta Euskadi Sarien afera 2003an azaldu zen prentsan. Izagirre itzulpen alorreko finalista zen baina onespen-agiria sinatzeari uko egin zion eta finaletik kanpo geratu zen. Jarrera horrek eraginik izan al du zure ustez aurten saria ez emateko?
Planto egiteko ordua dela adierazi duzu ARGIAko Urtekarian: zer esan nahi duzu horrekin?
Idazle eta erakundeek zuk aipatzen duzun «baraja zaharra» puskatuko dutela uste duzu?
Aurten Izagirreri saria eman ez izanaren atzean literaturaz aparteko irizpideak daudela iradoki duzu, ez zaiola «ofizioa barkatzen» alegia. Zer da ofizioa ez barkatzea?
Zu Euskadi Sarietako epaimahaiko kide izana zara. Zein neurritan eragiten dute erakunde publikoek azken erabakian? Epaimahaikideek ere, idazle eta literatur munduko jendea izanda, zenbateko ardura dute?
Orain dela hiru urte Itzulpengintza alorreko Euskadi Sarietako epaimahaiko partaide zinela, irregulartasun batzuk ikusi zenituen bozketa prozesuan. Orain erabaki duzu gaia publiko egitea. Zergatik orain eta ez lehenago?
«Ez gaitzaten tronparazi beren baraja markatuekin, uneko egokieraren arabera aldatzen dituzten arautegiekin, botoak kontatzean egiten dituzten hutsekin». Zertan oinarrituko litzateke zuk eskatzen duzun «baraja berria»?
Gaur egun Euskadi Sariek prestigiorik badute zure ustez?
Erakundeek itzulpenak esleitzeko Euskadi Sariak irizpide modura erabiltzeaz: «Esaten ari al zaigu, ausaz, Euskadi Saria irabaztea lehiaketa publikorik gabe banatzen diren hainbat lan eskuratu ahal izateko baldintza dela? (...) Itzultzaile profesionalen elkarte baten bidez salatzeko moduko arazo larria litzateke, inondik ere. Baina noren bidez salatu, Euskal Herriko itzultzaileen eskubideak defendatzeko sortu omen zen EIZIE izan bazen, hain zuzen, Pio Barojaren kasuan, lanak banatzeko modua ontzat eman zuena?»
Xabier Olarrari emandako sariaren inguruan: «Ez dut uste inor ausartuko denik ezbaian jartzen Xabier Olarraren sariaren justizia; eta egia esan, inor ausartuko balitz, gorriak ikusiko lituzke bere argudioetan sen txarra ez den beste zerbait dagoela demostratzeko (...) Nik bi ćbainaĆ ikusten ditut bakarrik, ikustekotan: bat, Xabier Olarrak aspaldi merezi zuela bere lanaren aitorpena. Eta bi: Olarrak Euskadi Saria merezi duela garbi egonik, zalantzazkoagoa dela Euskadi Sariak Olarra bezalako irabazle bat merezi ote duen»
Itzulpen alorrean saritzen diren liburuen argitaletxeak: «Mundu guztiak dakielako argitaletxe pribatu batek ez duela inoiz Euskadi Saria irabazten, itzulpen alorrean, saria Jaurlaritzak berak diruz hornitzen duen Literatura Unibertsala bildumako batentzat izan ohi delako».
Koldo Izagirreren kasuaz: «Eta txarren-txarrena da egilea bera, eta horrekin batera denok, ateratzen garela galtzaile, gauzen egoera honek ezinezko bihurtzen duelako Sua nahi, Mr. Churchill liburuaren egiazko kritika literario bat -zer kritikatua baduelako, noski-; egileari berari, eta horrekin batera irakurle eta literaturzale guztiei, gure unibertso literario txiki eta hala ere eder hau osatuago, aberatsago eta ederrago egiten lagunduko ligukeen kritika literario baten posibilitatea ebasten zaigulako. Euzkadi merezi zuen. Euzkadi merezi genuen».
---------------------------------------------------------------------------
www.argia.com/bestelakoak/26961Jon%20Alonso.pdf helbidean irakur dezakezue ARGIAko Urtekarian kaleratutako artikulua osorik.
![]() |
|
||||
2075 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa