Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-02-04 -- 2074.zenb

Hiru sektoreetako datu nazionalak Gaindegiari esker

Daniel Udalaitz

Azken hilabeteotan, euskal herritarrek hainbat komunikabidetan egiaztatu ahal izan dute, bi urte bete dituen behatoki sozioekonomikoak plazaratu berri dituen lanaren lehen datuak. (www.gaindegia.org). Dituen mugez gaindi, hainbat ekarpenen artean, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako estatistika sozioekonomikoak biltzea lortu du. Beraz, euskal herritarrei eta mundu osoari alor sozioekonomikoan eskaintzen zaizkien nazio mailako lehen estatistikak dira. www.datutalaia.net web gunean eskaintzen dira datuok.

Azkeneko datuak, euskal nekazaritza erroldari buruzkoak, joan den abenduan plazaratu dituzte. Nazio mailako estatistika horiei esker, lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetako benetako irudia ezagutu ahal izan dugu, baita Euskal Herriko etxebizitzena ere, 2001eko azken datuei dagokienez.

Bati baino gehiagori arraroa egingo zaio 2001eko datu estatistikoak ematea, datuok zaharkituta daudelakoan. Hala ere, kontuan izan behar da Euskal Herria zatitzen duten administrazioek, baliabide hobe eta handiagoekin ere, ez dutela 2001eko urtea baino datu gaurkotuagorik eskaintzen. Horregatik txalotzekoa da Gaindegiak egindakoa, lan eskerga egin baitu datuak ikertzen, biltzen, prozesatzen, baloratzen eta behar diren konparaketak egiten.

Gure irakurleak behatoki ekonomikoak emandako datu horietara hurbiltzeko, sektore bakoitzaren ondorio nagusiak batu ditugu ondoren. Informazio gehiago nahi izanez gero, Datu Talaia eta Gaindegiaren web guneetara jo dezakezue.


Nekazaritza sektorea desagertu egingo ote da?

Gaindegiak emandako datuen arabera, euskal nekazaritza sektorea desagertzear omen da. Duela mende erdi baino gutxiagora arte, nekazaritza oso garrantzizkoa zen Euskal Herri osoan. Lehen sektorea, duela gutxi arte, euskal ekonomiaren oinarri zen. XX. mende erdialdera, lehen sektorea Euskal Herriko barrualdeko lau probintzietan nagusi zen. 1950ean Nafarroa Garaiko langileen %55 sektore horretan ari zen eta Arabakoen %43. Lurralde industrializatuenean ere, Bizkaian, langileen %19k nekazaritzan ziharduen. Egun, ordea, Euskal Herriko oso gutxik egiten dute lan sektore horretan, langileen %3 soilik.


Euskal industriaren zama

Euskal Herriko langileen %35,4 industrian aritzen da, Europar Batasuneko ehunekorik handiena da hau. Hala, Alemaniaren %33,5aren, Espainiaren %30,8aren eta Frantziaren %26,3aren aurretik gaude. Hala ere, 1975 eta 2001 urteen artean, Euskal Herriak langileen %33,45 galdu zuen sektore horretan, batez ere, industriaren birmoldaketagatik. Gipuzkoako Eskoriatza da, %39,8rekin, langile gehien dituen herria.

1975 eta 2001 urte arteko erkaketetan, Bizkaiak langileen %42 galdu zuen; Arabak, %36 eta Gipuzkoak, %32,3. Nafarroan, industrian galdu zen langile kopurua txikiagoa izan zen, %16,1. Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan, erkaketak egiteko datu gutxiago dauden arren, esan daiteke murrizketa txikiagoa izan zela.


Zerbitzuak: hazkuntza handiena Lapurdin

Zerbitzu sektoreak langileen %61,6 darabil eta kostaldean da nagusi. Sektore honek zama handia du Lapurdin, azken hamarkadetan Bizkaia eta Gipuzkoaren aldean hazkuntza nabarmenagoa izan du. Hiriburuen artean ere, Lapurdiko Baionak du langile gehien sektore horretan.

Behatoki ekonomikoak azpimarratzen du zerbitzu sektoreak nekazaritza eta industriaren aldean izan duen gorakada geldiezina azken 25 urteotan. 1975ean, euskal langileen %38,5 baino ez zen ari lanean sektore honetan eta industrian aldiz, %53,2. 1991n, zerbitzu sektoreak askogatik gainditu zuen industria sektorea eta langileen %53,1 zerabilen. Datuok 90eko hamarkadan igotzen jarraitu zuten eta 2001ean sektore honek Euskal Herriko langileen %61,1 zerabilen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan