Astekaria

 Diskoak 

Dabid Ibarra - Harrobi: «Diskoa abesti multzoka grabatu genuen diskoetxerik ez genuelako»

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2074. alea
2007-02-04
alde 0    kontra 0

Promozio orriak dio Ingalaterrako popa egiten duzuela. Nik ez nuke horretara mugatuko...

Zaila da etiketak jartzea. Ingalaterrako pop-rocka eta rock klasikoa gustuko ditut, eta handik hartzen ditut ahotsen melodiak. Popa eta rocka lantzen ditugu zentzu zabalean. Adibidez, hitzek ukitu gerreroagoa dute, ez ditut pop kantu melosoak atsegin.

Ukitu jazzeroak, gitarra funkyak... antzeman daitezke.

Horretan zeresana dute diskoa grabatzen lagun izan ditugun musikariek. Adibidez, Carlos Velasco Iñaki taldekidearen gitarra maisua da, eta jazza, funkya... denetik jotzen du. Askatasun osoa eman diogu.

Taldea berez hiru lagunek osatzen duzue?

Bai, kantu ia guztiak Iñakik eta biok idazten ditugu. Urteak eman ditugu tabernetan akustikoak egiten. Instrumentu gehiago sartzea bururatu eta Bihotz batu zitzaigun ahotsean.

Eta diskoa zatika grabatu zenuten?

Bai. Musikariak lortu eta bi kantu grabatu genituen. Handik denbora batera beste lau; eta azkenik, diskoetxeak interesatu zirenenan, beste sei.

Eta zuzenean musikari gehiago dituzue alboan?

Bai, iaz Iñigo Telletxea, Iban Zugarramurdi eta Ruben Caballero aritu ziren, sekulako musikariak. Baina aurten aldatu ditugu, konpromiso asko dituztelako.

Talde finkoa osatu nahi al duzue?

Bai, kide finkoak lortu eta taldean gehiago sartzea da asmoa. Baina Iñakik eta biok konposatzen jarraituko dugu. Intimitatean Iñakik gitarra jo ahala nik melodiak ateratzen ditut. Oso eragin desberdinak ditugu. Nik klasikoak maite ditut (Doors, Animals...); eta berak talde berriagoak.

BabelMusik diskoetxea Gazteok promotoratik jaio da.

Bai. Bitxia da promotorak diskoetxe bihurtzea, baina azalpena du. Diskoetxeak kolokan dauden arren, taldeak zuzenerako deitzen dituzte, baina taldeek aurkezpen txartela den diskoa behar dute. Hortaz, promotora batzuek hutsune hori betetzen dute.

Moai Harrobi

BabelMusik

Iraupena: 42'56''

13,46 euro

Funky, jazz eta folkez jantzitako pop-rock irekia

Arratiako proiektu honen arima Impresentables taldean aritutako Dabid Ibarra da. Aspaldian Iñaki Akesolorekin Bizkaiko tabernetan kontzertu akustikoak ematen aritu da eta ondoren Bihotz Gorospe kantagintzaren gazte promesa batu zaie. Popa eta rocka egiten dute, askotan iraganera begiratzen duena eta eragin desberdinei irekia dagoena. Luxuzko musikarien laguntzarekin, kantuak jazz, funky eta herrikoiagoak diren zipriztinekin busti dituzte, eta ahots leunak erabilita emaitza asko gozotu dute. Bada baita blues izpiritu, heavy arrasto eta folk ukiturik ere. Hitzetan Euskal Herriari, norberaren askatasunari, historia nahita nahasten dutenei eta desagertzeko zorian dauden herriei abesten diete. Horrez gain, Akelarre taldeko Juanma Labandibarrek oparitutako bi kantu ere grabatu dituzte, orain arte argitaratu gabeak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2073
 
azala2072

2074 zenbakia.
2007ko otsailaren 04a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia