2007-02-04 -- 2074.zenb
Hona Euskalduna naiz eta Telesforo Monzonek Basauriko ihesa gai hartu eta idatzitako kanta,
Guk taldeak musikatu zuena:
Euskalduna naiz eta
Euskadi dut maite
Horregatik kartzelara
Eramanen naute.
Makilez jo nautenak
Elizan bai dirade
Nere oinaze minen
Eskaintza ba ote?
Tiroz hilen naute
Errana baitaukate
Eta gauean lurrez
Estaliko naute.
Kartzela leihotik
Izar bat da ageri
Hura biziko deno
Euskadi da biziko.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa