2007-01-28 -- 2073.zenb
Hasiera batean landareen erreinuan sartu genituen. Baina animaliengandik gertuago daude, ez baitute fotosintesia egiteko gaitasunik; ez dira gai beren kabuz materia organikoa sortzeko, landareak bezala. Animaliak ere ez dira, animaliok elikagaiak ahoratu egiten ditugu. Onddoek elikagaiak xurgatu egiten dituzte. Arrazoi horiek denak kontuan izanda, erreinu bat eman zitzaien: Fungi erreinua.
Ascomicota taldekoak dira gehienak, 32.000 espezie orotara. Baina Euskal herrian hain ezagunak diren perretxiko jangarriak bigarren talde handi batekoak dira: basidiomikotak. Esan beharra dugu, perretxikoak, goi-mailako zenbait onddoren fruitu-gorputzak direla. Onddoaren gorputza harizpiz osatutako sarea da eta ugal garaian ugal egiturak daramatzan fruitu gorputzak eratzen ditu. Onddoa lur azpian dago eta kanpora ateratzen dena, perretxikoa da.
Perretxikoak oina eta txapela ditu. Txapelaren azpian esporak deritzen ugal egiturak dituzte. Esporak askatzean onddo ale berriak sortuko dira. Esporak ernetzeko hezetasun handi samarra behar da. Horregatik onddoak leku heze eta laiotzetan hazten dira. Elgorriagako inguruetan baldintza aproposak daude izaki hauentzat. Hori dela eta Onddoen Bidea aparteko ibilbidea da bertako onddo barietate izugarriaz gozatzeko.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa