Astekaria

 Kultura 

Fito Rodriguez: «Kultura jakin batean debekua dena adierazi nahi izan dugu tabuaz»

Irudia

Pilar Iparragirre


2073. alea
2007-01-28
alde 0    kontra 0

Zer da, zure ustez, tabua?

Cook kapitaina zenak Hegoaldeko Itsasoetan aurkitu zituen tabuak munduan zehar barreiatu ostean lehorreratu berri dira Euskal Herriko hiriburu zaharrean, hau da, Iruñean. Polinesiako hizkuntzek, bere txikitasunean, munduko mintzaira guztietara emaniko oparia dugu tabu hitza. Kultura jakin batean debekua dena adierazi nahi izan dugu tabua aipatuz. Giza harreman arriskutsuak, begiz jotako ekintzak edo jaki lanjerosak. Baina, pertsonak edo gauzak ere bihur daitezke tabua. Edota hitzak, eta hizkuntzak ere.

Eta zergatik ekarri nahi izan duzue tabua Galeuscaren azken topaketara?

Gure literatura eginkizunetako zentsura eta galgak nabarmentzeko, kultur ikerketan lagungarri izan dadin. Tabuak gure idazkietan eta gai tabuak. Politikan, afektibitatean, eta estetikan izan duen eragina aztertu dugu. Haiek guztiak behar bezala arakatzeko bildu ginen Iruñea berrian.

Zergatik azpimarratzen duzu hainbeste Iruñea berrian elkartu zinetenekoa?

Iruñea berrian elkartu ginelako idazle katalanak, gailegoak eta euskaldunak gure literatura eginkizunetan, politikan, afektibitatean, zein estetikan tabuek duten eraginaz gogoeta egiteko. Eta Iruñea berrian elkartu ginela diot, zaharrean ez bezala, jatorrizko hizkuntzaren erabilera gaur egun ia tabu bihurtu dutelako hartantxe... Literatura dela medio, ezkutatutako tabuak agerrarazteko eta barreiatutakoak barregarri uzteko asmotan elkartu ginen hiri honetan. Horra hor XXIII. Galeuscaren helburua.

XXIII.Galeusca

Batzuen artean

Euskal Idazleen Elkartea

567 orrialde+CDa

Idazle gailego, euskaldun eta katalanak tabuaz

Euskal Idazleen Elkarteak eta Chillida-Lekuk elkarlanean plazaratu duten XXIII. Galeusca topaketaren ondorio diren liburua eta CDak tabua dute gai nagusi. Hau da, topaketa horretan parte hartu zuten idazle gailego, euskaldun eta katalanak norberaren herriko literaturan tabuak izan duen, edo duen, eragina azaltzen ahalegindu ziren. Eta tabuak eta topikoak izan dezaketen zerikusia, ideologiari dagozkion tabuak, maitasun harremanekin loturik egon daitezkeen «debekuak», tabu estetikoak... guztiei buruz idatzi dute. Bakoitzak egokien iruditu zaion tabu motaren gainean. Eta zenbaitzuek tabu horiek hausten lagun dezaketen ipuinak eskaintzen dizkigute. Egileak, Camilo Franco, Bieito Iglesias, Xavier Queipo, Isidro Novo, Marilar Aleixandre, Xabier P. Docampo, María Reimóndez, Antón Riveiro eta Xerardo Méndez gailegoak; Ur Apalategi, Markos Zapiain, Leire Bilbao, Anjel Erro, Josu Iraeta, Juan Jose Ispizua, Ixabel Millet, Joseba Felix Tobar Arbulu eta Asel Luzarraga euskaldunak; eta Isabel-Clara Simó, Núria Albó, Teresa dÆArenys, Carles Cortés, Roser Atmetlla, Carles Cano, Teresa Costa-Gramunt, Encarna Sant-Celoni eta Ramon Solsona katalanak dira.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2072
 
azala2071

2073 zenbakia.
2007ko urtarrilaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza