2007-01-28 -- 2073.zenb
ĞInstrumentuak banatu genituenean, nola txikiena bera zen, azkena izan zen, eta bateria tokatu zitzaion. Beste bateria joleei begira ikasi zuen jotzen, hamabi taldek jotzen zuten festibal handi haietan. Oraindik ere ez dakit nola ez zioten begi bat atera egun batean, hain jartzen zen hurbil nola jotzen zuten ikusteko. Eta gero eseri zen, makila batzuk hartu zituen eskuetan, eta hasi, halaxe ikasi zuen. Eta entseatu, entseatu, eta entseatu. Nik hala oroituko dut, beti esfortzuan ari zen mutila bezala. Beste bateria joleak harrituta gelditzen ziren berekin, 'nola ostia egiten du?', nonbait oso modu berezia zuen jotzeko, denboraren barruan zihoan, baina denboraz kanpo bezala. Mila aldiz saiatu dira niri esplikatzen, paperean marrazkiak ere egin dizkidate, baina ez naiz inoiz ulertzera iritsiğ.
AZALDU ADI IBARRA ALDETIK (GIPUZKOA) GAZTETXEN KONTZERTUN BAT EDO JOTZEA
XABAT 2007-12-14 23:00:52Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa