Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-01-28 -- 2073.zenb

Bezpera

Joxerra Garzia

Santageda, San Sebastian, San Juan, Urte Berri... sakon sustraitua dago gurean egun seinalatuak bezperaz ospatzeko ohitura. Joera hori festa lehenbailehen gozatzeko grinak edo Egun Handira bizirik ez iristeko beldurrak eragindakoa den, ez dakit nik esaten, baina, dena dela ere arrazoia, bezpera ospatu zaleak gara, inondik ere.

Berezko joera hori gutxi balitz, kristautasunak barru-barruan sartu zigun mundualdi hau bezpera delako sinestea. Zerurako nahiz infernurako, hil eta gero hasten den Benetako Bizirako atarikoa baino ez dela, alegia, mundu honetako bizia, Egun Handia arteko erromesaldi penitentziazkoa.

Adituak gara, beraz, bezpera kontuetan, edo hala ginelakoan geunden behintzat orain arte. Azken hamarkada honetan, ordea, bi ikastaro trinko eginarazi dizkigute: bata 1998an hasi eta 2000n bukatu zena, eta bestea amaitu berri den 2006an hasi eta bukatu dena. Horrela ikasi dugu ez dagoela ezer etsipengarriagorik, ospatzen ari zaren bezperari biharamuna zartatzen diotela ikustea baino.

Etsi beharko dugu, beraz, martxa honetan gure ondorengoak ere biharamunik gabeko bezpera etengabean bizitzera kondenatuta daudela, kondenatu nahi dituztela, kondenatuko ditugula.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan