Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Diskoak >
  • Mikel Kazalis - Anestesia: «Gauzak benet an sentitzen direnean egin behar dira, eta ez inertziagatik. Heldu zaigu berriro horretarako unea»

2007-01-21 -- 2072.zenb

Mikel Kazalis - Anestesia: «Gauzak benet an sentitzen direnean egin behar dira, eta ez inertziagatik. Heldu zaigu berriro horretarako unea»

Iker Barandiaran

Bost urte egin dituzue isilean. Zergatik?

2002an Ultra-komunikatzen diskoaren bira amaitzean atsedena egin genuen, beti bezala, baina hau luzeagoa izan da. Guretzat oso garrantzitsua da egiten duguna benetakoa izatea, eta distantzia apur bat hartzen dugu. Gauzak inertziagatik egiteko arriskua dago, hobe da benetan sentitzen direnean egitea.

Mikel, hau da grabatu eta zuzendu duzun Anestesiaren lehenengo lana. Anestesiarekin oso exigentea zara...
Beti hobetu daiteke, baina oraingoan nahi beste denbora hartu dugu diskoa egiteko, 2005etik 2006ra. Estudio propioan gauzak grabatzen joan ginen, presak eta presioa gutxitu nahian. Baina ez da erraza disko propioa grabatzea, gustura geratu beharrekoa zu baitzara, eta hori niretzat zaila da.

Hainbat taldetan ibilia zara, baina Anestesia beti dago hor. Zer da Anestesia zuretzat?
Barnean min egiten didana kanporatzeko tresna bat, terapia moduko bat.

Erritmo bortitza, ahots guturalak, gitarra sendo eta zorrotzak... Hitzetan ere ez dago irribarre izpirik. Ez zarete bigundu...
Ez dakigu besterik egiten, hau da irteten zaiguna. Barruan zerbaitek min egiten badizu hitzetan gonbitoka egitea da onena.

Thrasha, metala eta hardcorea dira elikagai nagusiak. Badirudi Anestesiak galbahe estua daukala metalaren beste tendentzientzako...
Musika oinarria barneratuta dugu hasieratik, eta horren gainean abestiak egiten ditugu, gaur egungoari ia begiratu gabe. Baina ez gaude isolatuta, eta atsegin ditugu gauza batzuk.

«Plazeraren bilaketan beti izango dugu mina lagun». Gaurko belaunaldiek ahaztu dute zerbait lortzeko edo baloratzeko aurretik sufritu behar dela?
Idazterakoan ez nuen horretan pentsatu, baina agian arrazoia duzu. Mundu honetako edozein gairen inguruan pentsatzean, oreka zein garrantzitsua den konturatzen naiz. Oreka lortzeko alde positiboak negatiboaren beharra du.

Terapia Anestesia
Bonberenea Ekintzak
Iraupena: 38'20''
10 euro


Thrasharen eta hardcorearen azken irla

Penintsulako thrash-core talde sinesgarrienaren itzulera da 2006ak Euskal Herriko musikan eman duen albiste onena. Zarauzko piztia lotan izan da bost urteotan, eta sasoi betean dator bueltan. Horretarako, ia-ia formazio klasikoa batu da berriro (Dani baxu jotzailea barne) eta ahotsean Neilek izan zezakeen ordezko onenarekin (Ibon) gainera. Thrasha eta hardcorea biak bat, tarteka abiadura itzelean (Odola beti gorri, Ixiltasun hitzarmena...), erritmo astunagoekin (Oihartzuna, Inertzia...) edota ukitu askoz ilunagoarekin (Ertzean...). Amorruz betetako hitzak, existentzialistak eta aldi berean egunerokotasun handikoak. Igartzen da atzean musika entzuten eta egiten hamarkadak daramatzaten beteranoak daudela, urteen poderioz biguntzen eta egungo bestelako tendentziekin kutsatzen ez direnak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan