Bertsolaritzan bere proiektu propioa lantzen hasteak eraman du Jexux Mari Irazu, bertsolaritzak Interneten duen gune puntakoena sortzera. «2005ean erabaki nuen, bertsotan inoiz zentratzekotan orduan zentratu beharko nuela. Eta ideietako bat izan zen saioak grabatzen hastea». Dagoeneko 100 saiotik gora ditu grabatuak, eta artxibo hori da bertsoa.com-en balio handienetako bat. «Neure produkzioa galtzen ari nintzenaren zentzuak eraman ninduen grabatzera. Idazleak liburua du, musikariak diskoa, baina bertsolariak euskarririk ez du. Zu bertsolari gisa zara zure bertsoetatik grabatuta geratzen dena, haizeak eramaten duena edo besteek esaten dutena». Autore gisa pauso kontziente bat dago, beraz, gunearen muinean: Norberak sortutakoa norberak gestionatzea, eta norberaren lana baloratzea.
Zabaltzeko jaioa
Autoreak eta internet
Plaza irekia
Laguntzak
Berak bakarrik jarri du martxan horrelako erreminta, baina bidean ezinbesteko laguntzaileak izan ditu. «Bertsolariei aurkeztu diet proiektua euren irudi eta egile baimenak eskatuz, bestela ez bailitzateke posible izango honek bere funtzioa betetzea. Eta eskertu nahi diet euren erantzun ona». Bertsozale Elkartearekin ere elkarlana adostu du materiala trukatu eta elkarrena erabili ahal izateko. Eta ahalik diru-laguntza gehien eskatu ditu, oraindik zer jasoko duenaren zain badago ere.
Garatzeko bidea libre
Bertso onenak: Kalitatea izango da atal honen irizpidea, baina zentzu zabalean hartuta: bereizgarritasuna, kolorea, gaurkotasuna... duten saioak astero jarriz, bat-bateko bertsoen antologia izango du eskura erabiltzaileak.
Zuzeneko emankizunak: Konexio aukeren arabera, bideoa edo audioa jaso ahal izango dugu plazatik zuzenean.
Plazaz plaza: Ordubete inguruko saioak entzun edo ikusi ahal izango dira.
Bertso-eskola digitala: Bertako ikasle eginda, zeure klabea lortuko duzu eta horrekin sartuko zara gune honetan. Bertan, bertsotan hobetzeko zortzi atal aurkituko dituzu: doinuak, literatur baliabideak, bertso zahar eta berriak, librean jarduteko teknikak, kantaera, errimak, bertsotan egiteko eremua eta albisteak. Skype bidez, lauzpabost lagunek elkarrekin bertsotan egiteko aukera izango dute, elkar ikusten dutela.
Beste zerbitzu batzuk: Bertsolarien biografiak, bertsoak eskatzeko aukera, agenda, elkarrizketa eta erreportajeak, bertso jarriak, foroa eta bertso munduko beste guneetara loturak izango ditu.
![]() |
|
||||
2072 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa