Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-01-14 -- 2071.zenb

Bederatzi

Joxe Mari Ostolaza

Hilabeteko honi, ez dakit nola deitu. Deitura anitz ibiliak ditut gomutaren zokotik zehar, baina ez naiz gauza izan egokitzat jo dezakedan bat hautatzeko. Eta gogoak berea egin eta dagoeneko zendua dagoen gaztetako lagun batengana eraman nau. Espektakuloaren mundura jauzia egin nahi eta ilusionismora jo zuen. Donostiako katedralaren gibelean zegoen Krinda izeneko dendara joan eta joko-tranpak erosi zituen. Atril-zutabe gaineko zapi batek estaltzen zuen taula hartu, Manolita etxean alokatu frak beltza jantzi eta erakusketak egiten hasi zen publikoaren aurrean. Denboraldi bat egin zuen, publikoko zenbaitek Krinda ezagutu artean. Han amaitu zitzaizkion kontratuak. Hedabidetan entzun eta ikusi dugun prozesu hitza, besterik gabe ontzat eman dugu. Ba omen zegoen. Batzuentzat zaila eta luzea, beste batzuentzat arriskuan eta niretzat ikusezina. Gaztetako lagunaren jarduna bezalakoa irudikatu dut. Gobernuaren praxian ez dut prozesua izendatzeko deus berririk ikusi, nahiz onartu Batasunak hitz hori erabiltzeak bere estrategiako oinarria bailitzan ilusioa sortzen zidala. Beraz, kosta egiten zait Barajasko kamioneta bonbak zer hautsi duen irudikatzea, bi ekuadortarrek, hotela kotxe, bizia galdu dutenaz harago. Dorpea ni. Zapi oro ez da maindire.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan