Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Diskoteka >
  • Atom Rumba: ĢIkusle euskaldunak gero eta rock-and-rolleroagoak dira, hori kamisetetan ikusten daģ

2007-01-14 -- 2071.zenb

Atom Rumba: ĢIkusle euskaldunak gero eta rock-and-rolleroagoak dira, hori kamisetetan ikusten daģ

Iker Barandiaran

Askok diote hau zuen disko rockeroena dela...

Ados nago: gitarrak nabarmenago daude, ekoizpena gordinagoa da eta musika beltzak eragin txikiagoa du. Estilo asko jorratu ditugu, tartean oso kantu rockeroak.

Diskoak oso soinu ona dauka eta Natxoren bateriak oso nabarmenduta daudeā
Bai, abestiak grabatu aurretik argi neukan bateriari garrantzia eman behar geniola. Horrez gain, giro eta areto-soinua ere sartu dugu.

Honako hau aspaldian izan duzuen formazio konpaktoena da. Zer irabazi duzue azkeneko bi taldekideekin, Joe eta Iņigorekin?
Joe oso saxofoi jotzaile ona da, eta Iņigoren teklatuari esker, lehen jorratzen ez genituen ņabardurak landu ditzakegu. Joek indar handia dauka taula gainean, eta Iņigok taldeari seriotasuna kentzen dio. Ados nago formazio konpaktuena dela, zuzenekoetan antzematen da.

Munster diskoetxearekin ez zenuten aurrerapausorik egiten, edo ez zenuten zuen burua Espainiako Estatuko diskoetxe baten ikusten? Edo agian Euskal Herrian ahalegin berezia egin nahi zenuten?
Euskal Herriko diskoetxe baten egoteko gogoa neukan, hemengo eszenan dauden muga batzuk apurtzeko. Gainera, Oihukak oso eskaintza ona egin zigun eta ilusio handia dute. Munster aspaldian berrargitalpenekin buru-belarri dabil, eta oso komunikazio txikia genuen.

Backbone ritmo lanarekin jarraitzaile gutxi zituen taldea izateari utzi zenioten. Zein aldatu da, zuek edo hemengo ikusleak?
Guk gure bidea jarraitu dugu, baina agian moda batzuek on egin digute eta ikusle euskaldunak gero eta rock-and-rolleroagoak dira, hori kamisetetan ikusten da.

14 egun nahikoak dira disko bat grabatu eta gustura gelditzeko?
Dauzkagun baliabideekin ahalik eta urrunen heltzen saiatzen naiz. Disko bakoitzean jauzi bat egin dugu. Kakiren eta bion ustetan 12 kantu hauek, konponketa guztiekin, 14 egunetan grabatzea ia miraria izan da.

Amateur universes
Atom Rhumba
Oihuka
Iraupena: 45'36''
14,45 euro


Rock-and-rollaren koordenadei buelta erdi emanda

Hauek ez dira amateurrak, ezta urrundik ere. Formazioan aldaketa ugari egin badituzte ere, emaitza gero eta sendoagoa da. Cramps, Jon Spencer Blues Explosion eta Australiano zingiretako soinuetatik, Make Up-en soulera jauzi egin eta gertuko iraganean rock-and-rolla, bluesa eta funkya uztartzen jakin zuten. Kaki Arkarazorekin prestatutako Backbone ritmo-rekin anonimotasunetik irten ziren. Bide hori jarraitu dute, baina muturreko bi adar heldu dituzte oraingoan: batetik, rock-and-rollaren gitarrak eta indarra berreskuratuta; eta bestetik, dub-reggae, latino, jazz eta bestelako doinuekin esperimentatuta. Gaur egun Euskal Herrian dagoen talde aberatsenetako bat da, iraganeko doinuak gaur egunera ekarri eta euren koktelera bizi-bizian gaurkotasuna ematen dietelako. Zuzenekoak ere ikaragarriak dira.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan