Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Artelatz tortotxa

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2071. alea
2007-01-14
alde 0    kontra 0

8.580.000 golde artelatz-baso omen da munduan, Mediterraneoa eta Atlantiar itsasoen artean. Hemen artelatza eraitsi eta bere egur trinkoa ontzigintzan edo sutarako erabili izan denez Baiona-Miarritze inguruan, Bizkaiko ale bakanak eta Getaria-Zarautz gaineko talde dotorea dira garai bateko artelatz-basoen arrasto. Arrasto soila, etorkizun motza baitu zuhaitza moztea eskatzen duen mozkinak.

Naturari errespetu handienetakoa dion ustiaketa mota da hemendik kanpoko artelatzarena. Naturari eta kulturari, gizarte eredugarria baita bere ustiaketaren ingurukoa, oraindik ere... Zuhaizti aberatsa da, bai flora bai animalia aldetik eta azala besterik kentzen ez zaiolarik ahal den zuhaitz handienak eta ederrenak edukitzea komeni da, ez inausi, ez kimatu, ez lepatu, ez mugarrotu, ez moztuā Zuhaitz gazteak behin kana-laurdeneko gerria osatu duenean aurrenekoz azala kentzen zaio. Gero etengabe sortuko den azal berriak 7-10 urtetik behin aizkoraren ahoa ezagutuko du.

Artelatzetik sortzen den azal hori kortxoa da. Honek erabilera ugari du, batik bat malgua, erregaitza eta ia ustelezina delako. Hala eta guztiz ere kortxo guztiaren %80 makina bat likidoren kartzelak burutzen dituzten tortotxetara doa.

Munduan kartzelaratzen den gero eta ardo gehiagorentzako nahikoa kortxo ez denaren aitzakia merkearekin, txapa metalikoa edo plastikozko tapoia dakarren botila ugaritzen ari da. Fenizia mundu honetan beste lotsa bat. Bai metalikoa bai plastikozkoa, besterik gabe, egin ahal izateko xahutu behar den energia kontutan hartuta aldera ezinak dira, kutsadura iturri dira. Kortxozkoa sortzeko, aldiz, besteek eragindako kutsadura hartu, bereganatu eta ezkutatzen du artelatz-basoak. Alde ederra!

Kortxoaren arerio nagusia botilan jasotzen den likidoari eransten dion kortxo-gustua izan da. Ba azken ikerketen arabera kortxoaren kalitatea nahitaezkoa da, baina upategiaren garbitasunak askoz ere garrantzi handiagoa du. Badira ardoak kutsatzen dituzten zenbait gai, kortxoak bidea itxi baina plastikoak (polietilenoa) lasai ederrean igarotzen uzten diena. Eta garrantzitsuena, edozein ardoren -garagarrarena, sagarrarena, madariarena, mahatsarenaā- ontzeari kortxoak eransten dizkion ongarriak (bainilina, elaginatoak, antozianinak, polifenolak, antioxidanteak...) non geratzen dira?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2070
 
azala2069

2071 zenbakia.
2007ko urtarrilaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza