Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-01-14 -- 2071.zenb

Antsietatea kontrolatzen ikasteko

Jabier Agirre

Azkenaldi honetan, asaldadura berria agertzen da gero eta gehiago gure artean, Antsietate Orokorreko Asaldua esaten diote. Etengabeko kezka kronikoa da, nahiz eta tentsio hori sorrarazteko arrazoi objektiborik ikusi ez kanpotik. Gaixoak sentimendu izugarri negatibo hori sentitzen du, mundua gainera datorkiola uste izateraino.

Asaldu hori, pertsona normal batek bere eguneroko bizimoduan jasaten duen herstura edo antsietatea baino askoz haratago doa. Nahiz eta barne-herstura justifikatuko lukeen arrazoirik ez egon itxuraz, gaixoa kezkatua dago, urduri, eta gaixotasun horren eraginez, beti desastrearen zain bezala aurkitzen da. Sarritan osasunaz, diruaz, familiaz edo lanaz gehiegizko kezka eta duda-mudatan itota. Zoritxarrez, kezka horien arrazoiak oso zailak dira topatzen. Eguneroko bizimoduari aurre egin behar diola pentsatze hutsak antsietatea eragin diezaioke gaixoari.

Paziente horiek etengabeko hiperaktibitate eta hiperbehaketako egoeran daude; tentsio motor handiko egoeran. Horrek lotura estua du estres kronikoekin, eta usuagoa da emakumeetan gizonezkoetan baino. Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, paziente batek antsietate orokorreko asaldua duela esan ahal izateko, 2-3 astez jarraian ondoko sintoma hauek eduki behar ditu:

- Giharretako tentsioa, buruko mina, erlaxatzeko ezintasuna, dardarak, ezinegona eta lokartzeko zailtasunak.

- Izerditzea, palpitazioak, urdaileko molestiak, arnasteko zailtasunak eta ahoko lehortasuna.

- Beldurra, kezka, arreta jarri eta kontzentratu ezina.

- Antsietate eta estres-horiek uxatzeko ez dago konponbide miragarririk; bai ordea neurri eraginkor eta sinple batzuk:

- Jan eta edan denetik, baina ez kopuru handiegitan. Gehiegikeriarik ez.

- Ez obsesionatu egun batean egin ditzakezun baino gauza gehiago egin nahian. Hogeita lau ordu besterik ez ditu egunak, eta atseden hartzea eta erlaxatzea ere beharrezkoak dira.

- Ez egin dena zuk bakarrik, ikasi besteen laguntza eskatzen eta onartzen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan