Astekaria

 Txandan 

Kafka

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2070. alea
2007-01-07
alde 0    kontra 0

Bai Franz. Gaurkoan zure txanda da. Txanda baino gehiago, zure oroimena, gurean egunero barreiatu da. Ez nuen uste irakurtzen hasi nintzenean liburuxka hura -esan dezadan ez dakidala zergatik hasi nintzen irakurtzen- hainbat urtera hain aipatua izango zenik. Ez dut aipatuko zein liburu den, Franz. Negu honen atarian -ene hezurrek hotza dute- hotza dario gizaki euskaldunen artean. Hotza, eta arriskua dago, izoztuta ez ote gauden. Baina Franz, lasai, denek dute zure liburua besapean, hitzetik hortzera, eragina ikaragarria duzu nire herrikideengan. Alde batetik, pozik nago. Badirudi, behingoz, letren alorrean murgiltzen ari garela. Zure liburutik ez dakit zenbat ale saldu diren azken azokan, baina saldu baino gehiago, asko zara ugaldu, eta hau, idazle batentzat, ez da gutxi. Badakizu, idazten duenak oihartzuna nahi du. Eta zuk lortu duzu. Baina zure belarriek ez dute entzuten. Agian zure ezpainek irribarre bat dute margotua zure musuan. Hau guztia ibilbide luze baten emaitza da. Zuk esango didazu luzeegia agian. Baina bazenekien ibiltzen hasi zinenean bideak hasten ditugula, eta ahazten zaigu noiz diren bukatzen. Amaiera asmatu zenuen. Prozesua. Eta gurean lilura.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2069
 
azala2068

2070 zenbakia.
2007ko urtarrilaren 07a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia