Zer diozu, aste bete beharko dugula elkarrizketa burutu orduko?
Ez zara zu mezaluzagarri jardun ohi. Ikusi izan zaitut telebistan elkarrizketaren batean edo bestean eta ez diozu galderari itzuri egin ohi.
Kar, kar, kar... Galdera ulertzen lanak, batzuetan.
... Ergelen nombrea liburu berriaren barne azalean, idazleari dagokion tartean, aipatzen da Zeruko Argia, aipatzen da Anaitasuna, aipatzen da Pott... Horietan eta bestetan idatzi zenuen. Liburuko ipuinetako bat, berriz, "Kadrila alegera elhestan da" dugu, sasoi bateko Kadrila alegera festan da liburua egunera ekarri diguna. Bestalde, Jose Julian Bakedano eta Joseba Sarrionandia oso dira zureak, edo beharbada, zeu zara haiena... Nor da Jose Enrike Urrutia Capeau?
Kuriosoa da. Antzekoa da zure herrikide eta lagun Joseba Sarrionandiaren kasua. Hark ere ia galduan eduki zuen euskara...
Bai. Idatzia du. Gurasoei erdaraz erantzun eta hainbestean, baina aitaita-amamei ezin horrelakorik egin eta inkomunikazio garaia izan zela. Horretan antzeko kasuak dira zuen bionak... Egin dezagun aurrera. Liburuaren barne azal horretan ez da esaten pintore ere bazarela.
Baina ez duzu egiten.
Sarrionandiari emango diot berba, beraz. Garai bateko giroaz ari, eta dio: "Durangon Jose Julian Bakedanok zinea egiten zuen, edo egin nahi zuen, behintzat; egin ezin zuen zinearen John Huston zen. Jose Enrike Urrutiak pintura egiten zuen, surrealismoa erreferentzia literarioekin, elefantea milimetroaz maiteminduta zebilela esaten zuen Hans Arp-ekin". Pintura, alegia.
Irakurri, asko eta on.
79koa duzu lehenengo liburua, Kadrila alegera festan da. Aurrekoak, aldiz, Alkohol poemak itzulpen lana eta aldizkari haietako artikuluak.
Iurretatik Durangora, Durangotik Bilbora, Bilbotik Barkoxera, orain Barkoxetik Habanara... Nongo xoria da Capeau?
Noizkoak dira zure lehenengo pausuak Barkoxen?
Han egin zenituzten lehenengo ibilerak kontatu zenizkigun duela urte batzuk. Maskarada tarteko, han zineten Joseba Sarrionandia, Bakedano eta zu zeu, festa grabatzen.
Handik goiti, erroak egin zenituen Barkoxen.
Patrick Queheillerekin mintzatu ginen ARGIAn bertan joan den irailean. Badu zure gomuta: zu, koaderno ttipia hartuta, ohar idazten.
Hitz eta esamoldeak bilduz beste ere egiten zenuen zuk...
Izar beltzaren urteaz ari zara?.
Diozu, liburu hura euskara aldetik nahasia zela, Joseba Sarrionandiak esan zizunez.
Nire ustez, lehenengo ipuinetan zaharragoa da euskara, ipuin luzeetan baino. Eta ez dakit zuzen ari naizen ere.
"Garlopatu", zurginek egurrean egiten dutena.
Aizu, eta zer dela eta jo behar du iurretarrak ekialdeko euskara kultu batera?
Gauza segurua da Xuxen eta gainerako zuzentzaileek erabat gorrituko zutela zure testua. Gaurko euskara estandarra bestelakoa da.
Esan duzu: ez da zure kontua. Ergelen nombrea liburuko ipuinetan, kutsu zaharragoa dutenak ipini dituzu lehenengo eta, berriagoak, modernoagoak, berriz, ondoren.
Liburuaren kontrazalean idatzi duzunak ere badu munta: "liburu honen lehen zatia irakurtzeko aski pazientzia dukeen hainak...". Explicatio non petita bat dugu hori.
Zergatik eduki behar da pazientzia, ipuin laburrak izaki?
"Pazientzia". Uste nuen hizkuntzaren korapiloagatik ariko zinela, irakurleak izango dituen ajeen jakinaren gainean.
"Ergelen Nombrea fingabea da"
Zuk bat egiten duzu horrekin.
Ergelkeria dugu liburuaren izenburuan, testuak biltzen duen hari ezkutua. Hainbat ergelkeria istorio kontatzen dituzu aitzin-solasean. Halako batean diozu: "... ardurenean honakoa gertatzen baita: aldi batez, osatu gabeko egiak balioa ukaiten du. Ondotik, egia zuzenagorantz egin orde, bat-batean errakuntza liluragarriren bat sortzen da. Munduak aski baitu harekin, engainuak mendeetan gaindi dirau indarrean". Hori ez duzu Eklesiastikoa liburutik hartuta, horratik! Zeure hitzak dituzu.
Iraganera joatea baino, esan nahi duzu.
Hala diozu zuk: "Genesi deitatu liburuan izkribatua den ortzearen sorkuntza: 'Egin bedi argia!' izkribatu orde, engoiti 'Egin bedi Big-Bang' izkribatuko da".
Bukatu baino lehen, Capeau, ipuin jakin bat ekarri nahi dizut gogora, aurreko liburu baten aipu delakoan. Ispilu jokoa ere bada, nahi baduzu. Kadrila alegera festan da zen orduko liburua, eta "Kadrila alegera elhestan da" oraingo ipuina.
Horretara nindoan. Ipuin horretan Bakedanorena da azkenaurreko arrazoia. Hari erantzunez, honakoak ditugu ipuineko azken hitzak: "Ez, Qun-Fu-Tzu-rena da garaitza, taoismoa estaduaren profitarako erabilia zuelako -erran zuen Josebak interneten bidez".
Joseba Sarrionandia falta, baina beti presente.
«Jose Maria Capeau Argudo zen gure aitaita. Benissakoa (Alacant) zen eta Blasco Ibañezen laguna. Errepublikazalea zen eta Blasco Ibañezekin hegazkin bat alokatu eta panfletoak jaurtitzen ibili omen ziren Valentzia-Alacant aldean. Marokoko gerlaren kontra idatzi zuen, bai eta Primo de Riveraren kontra ere. Las Juntas Militares de Defensa liburua idatzi eta ihes egin behar izan zuen. Amamak kontatzen zuen aitaita Kataluniako mugatik iragan zela Frantziara, pelikuletan bezala, gurdi bateko lasto-zaman ezkutaturik. Handik New Yorkera joan zen. Gure amama aldi berean Bilbotik AEBetara joan zen, umezurtza izan eta han senideak zituelako. Bada, itsasontzian elkar ezagutu, maitemindu eta ezkondu egin ziren. Orain dela gutxi jaso nuen amaren bataio-agiria Habanako auzoa den Casablancako elizan. Ohartzekoa: bataiatzailea Ajuria izeneko frantziskotarra izan zen, iduriz arratiarra. Gure aitaitak Habanako Diario de la Marina egunkarian idazten zuen, baina pilo bat liburu ere bai. Nik, Habanako lagun bati esker, zazpi lortu ditut: Juarezen biografia politikoa, Martíren beste biografia bat..., baina batez ere, Tres dictadores negros aipatuko nuke. Hartan, Haitiko iraultza kontatzen du, oso prosa arin baina dotorean. Kuban esan zidaten Alejo Carpentierrek, berea idatzi aurretik, aitonarena irakurrita zuela, hark kilikatu zuela berea idaztera».
Eskaintza bana dute Ergelen nombrea liburuko ipuinek. Hona eskaintza jaso duten lagunei buruz Capeauk esana.
Federico Krutwig.
Euskara klasikoa aurkitu dudalako poztasunean, are pozago aurkitzen dudanean hori guztia teorizatuta! Pentsa!
Luigi Anselmi.
Euskal Ezra Pound.
Mikel Agirreazkuenaga.
Oso liburuzalea, oso kultua. Halako enpatia nuen berarekin. Aspaldian ez dut ikusi.
Txema Larrea.
Neure buruaren erdia zor diot; beste erdia, Bakedanori.
Jesus Etxezarraga.
Bera ere «kadrilakoa», idazlea. Oso liburu polita idatzi zuen: Sugearen negarra.
Txema Aranaz.
Iruñeko jefea. Lanean jartzen gaituena. Zer litzateke Euskal Herria Pamiela gabe?
Asisko Urmeneta.
Artista handia. Bizia, alaia. Axularren liburua buruz dakiena. Ezinago laket harekin baltsan.
Kotxemari Garmendia.
Historian jakitun. Aspaldiko laguna.
Rene Mitxelot eta Henri Epherregaina.
Barkoxeko lagunak. Nire irakasleak; esan nahi dut, festa eta tabernetan. Lagunek barre egiten zuten, Rene eta biok beti elkarrekin ibiltzen ginelako. Biak donado direnez gero, «Johanes de Sarü» ipuina idatzi nuenean beraiei eskaini nien, fin gaitza duen amodiozko istorioa da-eta.
Javier Agirre Gandarias.
«Kadrilako» beste poeta bat. Bera ere Pott sasoitik ezagutzen dut, hain zuzen Fidel Azkoagak liburuxka baterako azala egin zionetik. Sasoi hartan La Concordian biltzen ginen.
Mixel Larrasket.
Harengatik berarengatik agertu ginen Barkoxen, edo zuzenago esanda, haren emazte Jasonek erakarriak. Mixelen ama Barkoxeko «Etxe Tipia»n bizi da, abegi ezin hobea eskaintzen zigun joaten ginen bakoitzean. Haren etxean aurkitu nuen Tartasen liburua, seguruenik Jasonek eramana, oso euskaltzalea den aldetik.
Jose Mª Sanchez Carrión.
Sasoi batean, hizkuntzei buruzko teoriak zirela-eta, interesgarria iruditzen zitzaidan, ideia berriekin heldu zen-eta. Harengandik zer edo zer ikasi nuela uste dut.
Karmelo.
Anaitasunako zuzendari Llerandiren lagun mina. Bera ikustearren joan nintzen Kubara, eta bertan geratu!
Ebrotarrak.
Neure haurtzaro guztia Ebron igaro nuen, Iurretan, zortzi urte izan arte. Ebro etxea, Elkorre, Txonpolo, Amatza, horixe da txikitako nire mundua.
Jose Enrike Urrutia Capeau (Iurreta, 1954). Pott taldeko partaide. Huraxe izan zuen literatura eskola bikaina. Irakurle eta idazle kultua da Capeau, nahiz eta pintura izan zuen lehenengo artea. 1979an argitaratu zuen lehenengo liburua, Kadrila alegera festan da, eta 2000n, berriz, hurrena, Izar beltzaren urtea, oraingo Ergelen nombrea honen aurrekoa. Idazle partikularra da Capeau. Haren idazkera du seinale. Gaztetan Barkoxe jo zuen begiz eta han ikasitako euskara dario haren idatzietatik. Horrekin batera, pintura du langai. Surrealistatzat definitu zuen Jose Julian Bakedanok. Kuban bizi da gaur egun.
«Astean behin biltzen ginen. Pentsa, euskara ikasten ari den batentzat, bada, Atxaga ezagutzea, Jimu Iturralde, Andolin Eguzkitza... Bernardok Etiopia argitaratuta edukiko zuen ordurako. Liburu polita, Susperregik egin zituen argazkiekin... Bakedano ere etortzen hasi zenean «iraultza» tipia gertatu zen, zeren ezagutzen ez genituen gauzak ekartzen zituen. Gogoratzen naiz Marcel Schwoben Alegiazko bizitzak liburua ekarri zuela, eta izan zuen harreraz. Hara joatea literatura eskolara joatea zen».
«Hamabost urterekin edo finkatu zitzaidan pintatzeko zaletasuna. Horretan zerikusirik izan zuen arte irakasle batek, irakurri edo testuak irakurrarazi orde, filminak erakusten zizkigunak. Koadroak eta koadroak ikusten genituen. Gogoratzen naiz Miróren koadro batzuez, baita El Boscorenak ziren beste batzuez ere. Beste alde batetik, Durangoko bibliotekan bazeuden arte liburu onak, batzuk handi-handiak, argazki askorekin. Bereziki liburu batez gogoratzen naiz, hartan pintore modernoak zetozen banan-banan: Braque, esaterako, eta haren koadro bat, eta ondoan, haren erretratua. Sasoi hartan bereziki Miró eta Léger nituen gustukoen. Halatan, neu ere hasi nintzen neure zirriborroak egiten. Ikusi eta, Bakedanok esan zidan: 'Zu surrealista zara, jakin gabe ere'. Orduan ekarri zidan Bretonen izkribua. Orain, Habanan barrena nabilenean, beti neure argazki-kamerarekin joaten naiz. Argazkiak egin, inprimatu eta txintxeta batez hormari eratxeki. Haren egitura edo nahi ditudan formak kopiatu eta, argazkia kentzen dut, handik aurrera koadroak autonomia behar duelako, badakizu, marrazkia konpondu behar delako, bada, Delacroixek esan zuen bezala, 'natura oso gutitan ageri da modu plastikoan'».
![]() |
|
||||
2070 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa