2007-01-07 -- 2070.zenb
Maria Igartzakok eraiki zuen XV. eta XVI. mendeen artean. Euskal Herri osoan zurez eginiko jauregi arkitekturaren adibide bakanetakoa da eta hortik bere garrantzia. XV. mende bukaeran Gipuzkoako hiribildu eta kontzejuen Ermandadeak suntsitutako dorretxe zaharra zegoen lekuan eraikitakoak dira gaur egun ikusten ditugunak.
Barruko patio handi baten inguruan antolaturik dago eraikin osoa. Gainean duen solairuari eusten dion zurezko zutabe egitura handia ikus daiteke goiko oinean.
Zuraren erabateko erabilpen hori, eraikuntzan igartzen den teknika eta egituren hegalak, Erdi Aroko eraikuntza tekniken lekuko dira, gero Errenazimenduko joera berriek bazter utzitako lan moldeak. Beheko oineko harrizko hormetan arku zorrotzak eta bao bikiak zabaltzen dira. Zurginek maisutasun handiz eraiki zuten jauregi hau, zurezko piezak zenbakituz eta inguruetako basoetan oraindik ere badiren haritz handiak erabiliz.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa