Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-24 -- 2068.zenb

Euskal ezkerraren tarareoa

Andoni Mujika


Alderdi politikoen panoramari begiratuta, ezkerraren hiru-lau bertsiotxo baino ez dugu Euskal Herrian. Proposamen interesgarri gutxitxo azaltzen dute guztiek ere, doinu eta jario pegadizoegiak. Igandeetako musika-banden uniforme-kolorea darie, eta susmoa daukat, horietako bakar batek ere ez duela berezko partiturarik, ez duela euretako inork ezer konposatu azken hamarkadatan. Kanpoko beste musikari batzuen interprete baino ez dira izan. Ezkerreko berbenero politiko eta prebisibleak.

Euskal Herriko ezkerrak, azken -ez dakit zenbat- urtetan ez du ezer propiorik sortu, herritarren inspirazio izan den doinurik ez behintzat.
"Ezker" labela, logoa eta marka agerraldi zein etiketa guztietan jaso izan da, ahaztu gabe, baina ekarpen interesgarririk ez. "Euskal ezkerra", "zibil eta zabal", "ezker abertzalea", "maiatzaren bata", "osakidetzako azterketak"... letra ezagunegiak dira gogoz kantatzeko.

Jardun esloganistetatik formulazio berritzaileetara pasatuko al gara? Betikoak errepikatzetik geurea ausardiaz asmatu eta jotzera? Horra hor aukera ederra bertsio-jole estandarizatutik konposatzaile izatera salto egiteko! Bada garaia ezkerreko partiturak berritzeko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan