Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-24 -- 2068.zenb

Estitxu Eizagirre


Mahai-ingurua eta saio esperimentala

Hernaniko (Gipuzkoa) Iraulio Panttalonek urtero bezala bertso astea egingo du, abenduaren 20tik 31ra artean. Aurten 25 urte bete dituzte bertso eskolek (tartean Hernanikoak), eta hori izango dute hizpide Xabier Amuriza, Juanjo Uria, Itziar Eizagirre eta Mikel Mendizabalek abenduaren 22an egingo duten mahai-inguruan. Abenduak 27an, berriz, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Judith Montero saxofoijoleak, hitzak eta hotsak lotuz prestatutako emanaldiaren estreinaldia entzun ahal izango da. Gaztetxoentzat saioa, kale-antzerkia, Urte Zaharretako erronda eta beste hainbat bertso ekintza izango dira kalez kale.


Arriagari buruzko erakusketa

Juan Crisostomo Arriaga jaio zela bi mende dira aurten. Ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak. Urtarrilaren 14ra arte Zabalgune egoitzan ikusgai den erakusketak emango die bukaera ospakizunei, eta ginda berriz, Botxo Boogies bandak urtarrilak 4an Zabalgune egoitzan bertan emango duen kontzertuak jarriko du. Kontzertuan Arriagaren piezak joko dituzte, baina jazz, bals, bolero, samba eta funk estilora eramanda. Jadanik ikusgai den erakusketan Arriagaren partituren faksmileak, horiei buruzko iruzkinak eta musikariaren erretratu bakarra daude, eta gune interaktiboan bere piezarik ospetsuenak entzun ahal izango ditugu. Udalak talde eta eskolentzako bisita gidatuak jarri ditu.


Arte Garaikideko Zentroa Uharte Arakilen

6.146 metro koadroko eraikina altxatzen ari dira Uharte Arakil (Nafarroa) sarreran. Lau solairu izango ditu, eta Pedro Ordońezek, zentroko zuzendariak jakinarazi zuenez, ez da museoa izango, artisten lantegi, erakustoki eta kultur etxeen arteko nahasketa bat baizik. Lau ildo izango ditu: erakustokia, ekitaldiak, ekoizpenak eta trebakuntza. Bertako eta nazioarteko arteak izango dute lekua, eta 2008ko udan, bi urtez behingo nazioarteko topaketak egiteari ekingo diotela aurreratu dute. Sei lagunek osatzen duten patronatuak kudeatuko du zentroa eta arte irizpideak bost adituk sortutako aholku batzordeak emango ditu.

Patxi Gaztelumendik blogean (www.gaztelumendi.org): «Euskara gutxiengo izaten ari da, euskal liburu eta disko azokan ere. Eta ez da ezer pasatzen, ez dago krisi berbarik horregatik. Izan ere, gehiago saltzen du erdarak, hain gaude salduak. (...) Durangoko azoka, izenburu berria. Ez euskal, ez liburu eta ez disko. Durangokoazoka.com Feriaderurango... libre daukate».

Bernardo Atxagak Noticias de Gipuzkoan: «Barojak herrikoiarekiko zuen sentiberatasuna benetan ezohikoa zen bere mailako jendearengan: Donostiako ingeniari baten semea, hiriko gizona, Madrilen ibiltzen zena... Bere klaseko jendeak, normalean, mespretxatu egiten zuen herrikoia zen guztia, eta beraz, euskal mundua».

Natxo de Felipek Deian: «Publikoaren esku dago Oskorri noiz arte biziko den. Atea ixten badigu, erretiroa eskatzen ari zaigu. 40 edo 50 urte betetzen baditugu, pozik egongo gara».

hemeroteka

2067. zenbakia | 2006-12-17
2066. zenbakia | 2006-12-10
2065. zenbakia | 2006-12-03
2064. zenbakia | 2006-11-26

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan