Astekaria

 Kultura 

Xabier Lete: «Euskal Herri berri posible baten ahots mezulari zen Lurdes»

Irudia

Pilar Iparragirre


2067. alea
2006-12-17
alde 0    kontra 0

Cesare Pavesek poema batean idatzitakoarekin ematen diozu Hastapenak atalari amaia...

Bai. Izan zen gizon bat/ saiatu zena,/ baina ez zuena asmatu. Horrela da nirea.

Gogor samarra epaia... Dena den, zerk eraman zintuen zu kantagintzara?

Iraganeko denboretan eta, batez ere, krisialdietan, askotan galdetzen nion neure buruari zergatik hasi ote nintzen abesten. Eta azkenean, beste arrazoi eta argudio guztiak arakatu ondoren, ondorio batera ailegatu nintzen: Lurdesengatik, haren eraginez eta bultzadaz hasi nintzela kantuan; haren xarma pertsonalak erakartzen ninduelako eta haren iritzi baikorrak beti suspertu izan ninduelako, baita neure buruarekiko unerik ukakorrenetan ere.

Nola ezagutu zenuen Lurdes Iriondo?

1965. urtean, 21 urte nituela. Hasia nintzen Zeruko Argiarako artikuluak idazten eta Oiartzungo Lartaun antzerki taldean. Poesia ere idazten nuen. Eta horrela, «literatura»ren ur horietan nenbilela, Lekuonak eta Artzek adierazi zidaten hasiak zirela bilera batzuetan parte hartzen, euskal kanturako talde bat sortzeko asmoz; eta bileretara gonbidatu ninduten. Joan, eta han ezagutu nuen pertsonalki, lehen aldiz, Lurdes Iriondo. Eta berarekin batera Benito Lertxundi, Joxe Anjel Irigarai eta besteak. Mikel Laboa ez, artean Bartzelonan bizi zen.

Deskriba ezazu orduko Lurdes Iriondo.

Hunkigarria zen. Emakume eijerra, oso ongi kantatzen zuena. Lurdesen kantaldietatik jendea fedeberritua eta bihotz-berritua irteten zen. Euskal Herri posible baten ahots mezulari izan zen Lurdes.

------------------------------------------------------------------------

Abestitzak eta poema kantatuak

Xabier Lete

Elkar

212 orrialde

17 euro

Xabier Leteren kantuak, bere iruzkin eta guzti

Norbaiten egiteei buruzko berriketa, gehienetan gogo gaiztokoa, omen da iruzkina. Nor bere egiteen gainean horrela mintzatzeko gai baldin bada, hori Xabier Lete dugu, bere kantari eta giza ibilbidea jasotzen duen Abestitzak eta poema kantatuak liburuan. Gizon sakona da Xabier Lete, baita hain berezko duen umorean ere, eta horrela daude esanak bere ustez esan behar dituen guztiak, gure herrian behintzat hain ospetsu egin zuen kantari garaian idatzi eta egin zituenen gaineko kontuak. Ez dok hamairu sortzean hasi eta Lurdes Iriondo joan zaion artekoak daude jasoak liburuko hastapen hitzetan. Gutxi gora-behera, nahita ez oso labur agertu behar izan baititu. Halere, hor daude aitortuak bere kantagintzako pieza gehienekiko egileak daukan sinpati puntua ala porrot sentimendua, eta zergatiak. Agian, Biographia eta Ez esan, maite, adibidez, oso gogokoak ditu. Ez hala Alzateko jaun edo Amodio, amore... Eta Izarren hautsa ausartegia deritzo. Bere kantak, berriz, horrela banatzen ditu: moralista antzekoak, existentzialistak, aberkoiak -Euskalerri nerea, Nafarroa, arragoa...-, erretorikoak, zentzu sozialekoak, utopiaren aurkakoak, adarra jotzekoak eta nostalgia batetik sortuak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2066
 
azala2065

2067 zenbakia.
2006ko abenduaren 17a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia