Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-17 -- 2067.zenb

Hitz bitan

Jabi Zabala kazetariak Sarean.com web gunean: «Durangoko urteko nobedade dizdiratsu eta ez hain arrakastatsuez gain, eskaria hutsaren hurrengo edo erabateko zerotik hurbil dauden ehunka erreferentzia ditu euskarak, batez ere eskaintzarik ez dagoelako, ondare hori digitalizaturik eta eskuragarri ez dagoelako inon, balizko bereziak erreferentziak ezagutzen ez dituelako eta ahanzturaren putzura kondenaturik daudelako (...) Animatuko gara euskal internautak erreferentzia gehiago digitalizatu eta sareratzen? Baten batek emango digu laster Ama Lur dokumentalaren eMuleko lotura?».

Ramon Zallo EHUko Komunikazio katedradunak Deiari esanak, euskal kulturaren inguruan: «Etorkizunean garatu beharreko irakasgaia dantzaren gaia da. Beste bat Euskal Gizartearen Historiaren Museoaren gabezia da. Faltan sentitzen dudan beste elementua kanpora begirako proiekzio indartsua da. Etorkizunean Etxepare Institutuarekin gabezi hori betetzea espero dut. Zalantzarik gabe, uste dut hutsune handiak daudela».

Fito Rodriguez Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria elkarrizketatu du Aldaketa Hamaseik: «Galegoak ari dira bideratzen belaunaldi berri bat literaturaren inguruan. Hau da, kazetaritzan espezializazioak dauden bezala, beste hainbeste egiten ari dira literaturan ere. Gustatuko litzaidake sistema hori hemen indarrean jartzea (...) Kazetaritza baldin bada ziztu bizian egindako idazkuntza, literatura, arnas luzeko idazkera da. Beste erritmo bat. Blogak bide bat dira baina idazkuntzak osatua izan behar du. Literaturak beste erritmo bat eskatzen du, agian, blogek ematen ez dutena».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan