Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Diskoteka >
  • Ezinean: «Konposatzerakoan, ahotsaren melodiak zerbait berezia ez badu, bertan behera uzten dugu kantua»

2006-12-17 -- 2067.zenb

Ezinean: «Konposatzerakoan, ahotsaren melodiak zerbait berezia ez badu, bertan behera uzten dugu kantua»

Iker Barandiaran

Zer egin ezinean zaudete?

Lehen kontzerturako izena asmatu ezinean genbiltzala, hori jarri genuen. Gurekin bat dator, musikaz gain taldeko beste gauzak egiterakoan beti ezinean ibiltzen garelako.

Bitxia da minutu bat baino laburragoak diren pare bat kantu idatzi izan.
Kantu edo melodia bakoitzak sentsazio bat ematen dizu, eta sentsazio hori etortzen den bezala jarri behar da kantuan. Ez dauka zentzurik 40 segundokoa irten zaizun kantu bat luzatzeak, ustez, kantu hobe bat egiteko.

Ingelesa da hardcore melodikora hobeen egokitzen den hizkuntza? Zuek euskaraz ondo moldatu zarete.
Galdera zaila da erantzuteko. Gustu kontua da. Alde batetik, hizkuntza bakoitzak bere fonetika du, baina egia da ohituta gaudela hardcore melodikoa ia beti ingelesez entzutera, eta horrenbestez hasieran errazagoa egiten dela hala entzutea. Baina jende askok euskaraz abesturiko HC melodikoa ondo hartzen du.

Zuen kantuetan ezinbestekoa da melodia?
Bai. Beste gauza guztiak ahaztu gabe, melodia on bat da kantu bat aparteko egiten duena. Erritmoak adibidez, nahiko egonkortuta daude. Baina ahotsaren eta gitarren melodiak oso askeak dira. Kantu bat sortzerakoan lehenik ahotsa asmatzen dugu. Ahotsak konbentzitzen bagaitu kantua osatzeari ekiten diogu, eta ahotsak zerbait berezia ez badu, bertan behera uzten dugu kantua.

Zuen kantu batzuk pop-rocketik hurbil daude.
Ez diegu etiketei jaramon handirik egiten, baina baliteke antzeko kontzeptua izatea. Gainera absurdoa da musika estiloak ideologia konkretuekin lotzea. Aipatutako bi estiloen arteko desberdintasun nagusia erritmoaren abiadura da.

Zer nolako musika talde giroa dago Azpeitian?
Oso ona. Udalak utzitako lokal mordoxka dago. Plan serioagoan edo lasaiagoan, edo estilo batean edo bestean, talde mordoa dago. Azpeitian taldeen aldetik ez dago aitzakiarik.

-----------------------------------------------------------------------
Ezinean Ezinean
Gor Diskak
Iraupena: 19'35'' 11,45 euro

Melodia itsaskorrak eta erritmo bizia

90eko hamarkadako gorakadaren ostean gaur egun oso gutxi dira Euskal Herrian hardcore melodikoa edo punk-popa egiten duten taldeak. Azpeitiako laukote honek (batez ere) AEBetako taldeak entzuten ditu, eta horiek bezala erritmo azkarrez, gitarra doinu nabarmenez eta ahotsak borobiltzen dituen melodia itsaskorrez jositako kantuak idatzi ditu. Honako hau beraien estreinako lana da, eta aipatutako estiloari fidelak diren hamalau kantu grabatu dituzte. Ez dute lotsarik pop-rock pieza ederrak idazteko, ezta azeleragailua zapaldu eta horiei abiadura eta erritmo berezia emateko ere. Hainbat taldek, Ezineanek barne, salaketak egiteko baliatzen dituzte kantuak, baina hauek hitz landuak idatzi eta horiekin, inguratzen gaituzten arazo askori buelta eman eta iluntasunean baikortasuna erakusteko gai izan dira.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan