2006-12-17 -- 2067.zenb
EAEn eta Nafarroan Itxaropen Telefonoak hogei urte baino gehiago daramatza lanean. 1978an Iruņean sortu zen Euskal Herriko lehena. Arazo eta larrialdi pertsonaletan laguntza emateko halako zerbait sortzea beharrezkoa zela ikusi zuten. Handik aurrera, probintzia bakoitzean linea bana ezarri zen. Egun, 10.000 deitik gora jasotzen dituzte Euskal Herriko Itxaropen Telefonoek urtean. 2005eko datuen arabera, Arabako Itxaropen Telefonoak 3.160 dei jaso zituen iaz eta Gipuzkoakoak 2.300. Bizkaikoak 15 dei inguru jasotzen ditu egunean eta Nafarroakoak 12-15 bat.
Euskal Herriko Itxaropen Telefonoak hauetxek dituzue:
- Araba: 945 147 014/ 945 146 204 (egunean 24 orduz).
- Bizkaia: 944 101 002
- Gipuzkoa: 943 429 742/ 900 840 845 (astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, larunbatetan 9:30etik 13:00etara eta 17:00etara 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 17:00etatik 20:00etara).
- Nafarroa: 948 237 058/ 948 233 040 (egunean 24 orduz).
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa