Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:28:34
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-17 -- 2067.zenb

Edu Zelaieta

Ubi sunt? galdetzen zuten klasikoek. Non dira? galdetzen dute beren azken diskoan Bide ertzean taldekoek. Izan ere, zenbaitetan iduri du galderarik sinpleenak funtsezkoenak direla, denborari aurre egiteko gauza diren bakarrak. Beharbada, galderak berdintsuak diren arren, garai bakoitzak bere erantzunak aurkitu behar dituelako.

Galiziatik Euskal Herrira ekarri zuten gure aitona gerra zibilaren garaian -ez ditut gerren izenak letra larriz izkiriatuko-, Iruņea ondoko San Cristobaleko gotorlekura. Bertako ihesaldi masiboa gertatu zen urtean espetxeratu zuten amaren aita. Aitonak ez zuen ihesaldian parte hartu, baina presondegian harrapatutako bronkitisa ezin kenduz ibili zen hil arte. Ezkaba dokumentalean Iruņeko pertsona batzuei galdetzen zaie ba ote dakiten zer den Ezkaba, Ezkaba mendia gibelean dutela. Erantzuna, tamalez, badakizue.

Non dira, bada, bideak sasiz estali zituzten erantzuleak? Non dira bidegabekeriak ebatsitako egiak? Zergatik eraman ditu haizeak gure aitona-amonei egin behar genizkien galderak, haizea libertatearen ikurra baldin bada? Erantzunak, badakit, aspaldixko bahitu zizkiguten; ilunak, ordea, ez du magalik hartuko gure baitan.

hemeroteka

2066. zenbakia | 2006-12-10
2065. zenbakia | 2006-12-03
2064. zenbakia | 2006-11-26
2063. zenbakia | 2006-11-19
2062. zenbakia | 2006-11-12
2061. zenbakia | 2006-11-05
2060. zenbakia | 2006-10-29
2059. zenbakia | 2006-10-22
2058. zenbakia | 2006-10-15
2057. zenbakia | 2006-10-08

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan